Ikusten dedan bakoitzean zirrara batek zeharkatzen nau behetik gora, lausotzen zaizkit begiak, eta loratzen dit irriparrerik ederrena.
Gure tabernetako paretak apaintzen dituen Joxean Artzeren esaera famatua, “Hizkuntza bat ez da galtzen…” nik ez nuke kenduko. Baina bai ipiniko nuke beste koadro hau bere aldamenean. Garaipenaren ikur gisa.
Zeinek ez du garailearen gurdira igo nahi? Hori bai, euskera ikasi eta erabiltzeko akuilu ezinhobea!







4 erantzun:
aipatzen duzun esaldia, Patxitrapero, ez da Gandiagarena. Norena ote?
Joxanton Artze-rena?
Egia. Gandiagarena zala sinistuta nengoen erabat. Derrigorrezkoa zuzenketa, mila esker konatxe, eta Aritzek arrazoi.
Hala ere, ezjakin honek zeini esker lortu duen esaeraren benetako sortzailea seguro zein dan jakitea?
Jende nabarmen honi esker, hor hegoaldean, "honi buruz" atalean.
Hormaren batean itsatsita irakurri ahal izan dut nik Gandiagaren hau:
Hemen,
euskeraz ez dakianak
berak jakingo du
zergatik ez dakian.
______Baina hemen,
euskeraz ez dakianak
ez digu uzten
euskeraz egiten.
Hemen,
euskeraz jakin eta
euskeraz hitz egin
nahi ez duanak ere,
berak jakingo du
zergatik euskeraz hitz egin
nahi ez duen.
_______Baina hemen
euskeraz jakin eta
euskeraz hitz egin
nahi ez duanak ere
ez digu uzten
euskeraz egiten.
Hemen
"ez dakit euskeraz" esanda
lasai geratzen da Jendea
ta hain lasai!
________Baina hemen,
jendeak ez daki
ezta lotsa apur bat zer den.
Hemen,
gauzak esan bezala
gertatzen diren arren
ongi asko dakigu
zergatik gertatzen diren.
________Baina hemen,
euskeraz hitz egiten
utzi dezaiguten
ba dakigu baita
euskeraz behar dugula
hitz egin eta hitz egin
eta euskeraz hitz egin
utzi dezaiguten
euskeraz hitz egiten.
Agian zeuk ere ikusiko zenuen halako afixa baten eta hortik nahastea.
Hemendik hartua: http://www.gandiaga.com/
languztiak.php?id=2891&act=3
Enviar um comentário