2007-12-21

Donostiako gazi-gozoan

Donostia ez dago beti zoragarri.

Batzuetan konfabulazio moduko bat ematen da zure kontra…

Pasealeku berrian ez zebilen haizerik, batere. Itsasoa bare-bare zegoen. Oso giro irreala, hotza, atzokoa. Portuan obretan. Kontxan ere obretan. Kamioizaleak bozina joka. Portuan sekulako gasoleo usaia. Kamareroak harrizkoak, tokatu zitzaidan guztiak. Eta beste grixkeria batzuk, goiza laztu zidatenak.

Fnac-eko irlatxoan


Fnac-eko irlatxo zoragarrira abiatu nintzen (bertako liburudenda argitsu eta isilera), babes bila.

Bi aulki daude bezeroentzako. Biak zeuden hartuta. Mutiko bat batean; nere gusto berberak dituen neska bat, bestean, liburu bat gainbegiratzeaz batera, haginak lanean, sandwitx xamur batenak egiten ari zana.

Badago pretil moduko bat ere. Hantxe eseri nintzen, neskaren aldamenean. Nahitaez kuxkuxeatu nituen neska honenak - afan voyeurrik ez, baina hantxe baineukan ondo-ondoan -, hegoamerikan barrena nola zebilen ikusi… Eta nereari ere kasu egin, jakina: grandes obras del siglo XX. Harri eta zur utzi ninduten artelanak.

Orekatu nuen pixkabat gogoa, eta beste muturrera jun nintzen, tabernak eta argazki erakusketak konpartitzen duten gunera.

Hirugarren mundua, bertan baina ikusezin

Fnac jendez gainezka zegoen arren, inor ez nuen ikusi erakusketari begira, eta denbora dexente egin nuen bertan.

Omar Ayyashiren erakusketa hau zegoen
, HIESari buruzkoa.



......

Hartu tarte bat argazkiak begiratzeko. Danetik aurkituko dezu. Poza, hasarrea, etsipena… Eta ikara, argazki bakar batean. Justu guregandik hurbilen dagoen harengan. Gehien hunkitu ninduen begirada.

Ederrena berriz, izugarri ederra, nere begietara,

Hauxe.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário