2007-12-10

Gezurdrola renovables

L’oreal-i belarritik egin dio tira aurten, Erresuma Batuan publizitatea erregulatzen duen erakundeak.



Bai luzeak Peneloperen betileak…

Lastima, benetakoak ez diren.

Bezeroari ziria sartzen ari zitzaiola eta, faborez, iragarkietan esateko, erakusten diren betileak ez direla benetakoak. Horra, L’oreal etxeari erakunde honek egindako errieta.

Ez dezan erosleak uste izan, rimelak betileak luzatu egiten dituela, luzeagoen itxura eskeini partez.

....

Erakunde honek sukursalik ba ote du munduan zehar? Konturatu ez badira ere, publizitate iruzurtiaren beste adibide bat baitaukat nik hemen …





Horra Iberdrolak, bere "betileak", parke eolikoen edertasuna erabat indartzen duten mendietako pistak, nola desagertarazten dituen...

A ze Photoshop lanak!

Produktua bere horretan, majilajerik gabe erakustea, hain erraza zitzaionean...








____

Sem comentários:

Enviar um comentário