2007-12-17

Holaxe zahartu nahi nuke nik

Bere azken urteetan, Picassok, atseginez seguruasko, bere jainkotzea onartu zuen. Abangoardia guztien buru, Midas erregearen moduan, ikutzen zuen guztia urre bihurtzen zuen. 1961etik aurrera, lasai bizi izan zan Nôtre-Dame-de-Vie landetxean, Mouginsen.

Han zendu zan, 1973ko apirilaren 1ean, 91 urte zituela, baina azken momenturarte eutsi zion bere sena sortzaile grinatsuari, eta hain zuzen, azken bolara horetakoak dira bizipozaren adierazle diren obrak, erotismorik politena darienak, bere baitako unibertso xalo eta zoriontsuaren ispilu huts direnak.


____

Sem comentários:

Enviar um comentário