2007-12-18

Yo, como típico vasco...



Voltairek burua altxatuko balu...

____


Aurrekoan, ETB2an, erreportaia bat eman zuten, euskal enpresak txinan, euskal enpresariak txinan, edo halakoren bat, erditik aurrera ikusi nuen.

Oso interesgarria, arrazoi askorengatik. Baina gauza batek argi egin zuen neretzako bereziki, beste guztien gainetik.

Uste det Eusko Gobernuaren ordezkariren bat edo, antzekoren bat zala perlatxoa bota zuena: txinatarrak oso karaokezaleak izan, eta halakoetara jun beharrean izaten omen dira euskal enpresariak…

Ba… Han nun bota zuen gizonak:

“yo, como típico vasco, lo de cantar y bailar, pues como que no…”

….

¿Como típicos vascos, se nos da mal lo de cantar y bailar? Noiztik hola?

Egia da euskaldunok dagoeneko ez degula apenas kantatzen. Ez degula apenas dantzatzen. Baina gu zerbait baginen, historian pixkabat atzerago, horixe ginen! Dantzari eta kantari amorratuak!

“Se prohibe cantar”. Garai bateko gure tabernetako letreroak, hain astunak ginen nunbait kantatzen jarduten ginenean…

Eta dantzari buruz, zer esan? Nola ahaztu mende hasierako erromeriak? Eta baita askoz atzerago ere. Voltaireri galdetu bestela:

- «Je puis vous aider de deux mille hommes très-sobres et très-braves; il ne tiendra qu'à vous d'en engager autant chez les peuples qui demeurent, ou plutôt qui sautent au pied des Pirénées, et qu'on apelle Vasques ou Vascons» («Nik lagundu ahal zaitut bi mila gizon oso neurritsu eta bulartsuz; zuri egokituko zaizu beste hainbeste engaia-tzea Pirinioetako magaletan bizi diren, edo, hobeki esan, dantza egiten duten herrietan, zein Vasques edo Vascons dei-tzen baititugu».

- «Bientôt une troupe fiére et joyeuse de Vascons arriva en dansant un tambourin» («Berehala euskaldunen samalda sotil alaia iritsi zen, euskaldunen danbolin batekin dantzan»





Lurraldetasuna, hizkuntza… Kendu digutena, kentzen utzi dieguna, edo geuk galdu deguna… Edo hirurak batera. Baina, jabetzen al gera benetan galdu degun guztiaz?

Bai, kostatu egingo zaigula, « homo consumens » lotsati patologikooi, gure benetako izaerara itzultzea.

Baina merezi du ahaleginak. Hain da ederra, gure garai bateko izaera “tipikoaren” argazkia.





____

3 comentários:

  1. Más razón que un santo!

    ResponderEliminar
  2. Aritz, zu "kutsatu" gabe zaude eta, jarrai dezagun danok zure eredua!

    ResponderEliminar
  3. Ez pentsa, Patxi. Askotan ez dago dantzari bat baino gauza zurrunagorik. Guk ere lan handia dugu geure gorputza "askatzen".

    ResponderEliminar