2008-01-26

Delicatessen

Jun dan asteazkenean nere begiek hartu zuten gozatua…

Galdetzen zidaten, borobil-borobil: baina zer da, zure urtebetetzea ala? – Keba! – erantzuten nien nik.

Blog honetan hainbestetan aipatutako - eta maitatutako - figura bi gonbidatu eta ipini zituzten alkarrekin – fisikoki alkarrekin, bata bestearen ondoan - , ETBko Kalakan.

Markos Zapiain eta Estitxu Fernandez!















Ai Aladinoren lanpara eskura izan banu! Bien artean kokatzea eskatuko nuen, mahai azpian, apuntadore. Bat edo bestea trabatuz gero, hitzen bat behar izanez gero, han izango nintzen prestu ni ( nahiz, izango nuen ikusmirak, ez dakit ba beharbezela utziko ote ninduen konzentratzen…)

Eman zuten mailari buruz, zer esan. Estitxurekin hasiz, idatzizkoan bakarrik ez. Boteprontoan ere, hori da hori egokitasuna, jantzitasuna, eta ordena. Estitxuren etxeko armairuak, inolako zalantzarik gabe, gloria hutsa dira, izugarri ondo antolatuta eta ordenatuta daude. Horrelako abiadurarekin gainera. Nik ez dakit, baina esango nuke, puntako pelotariak bezela, entrenatu egiten dala profesional batekin. Juan Kruz Lakastari deitzen diola gauero gauero, eta hortxe ibiltzen direla biak tartarrean, orduerdiz gutxienez, disziplina kastrensez.

Honatx, adibide on bat:



Markosi buruz, zer esan, beti bezain paregabe. Gauza zentzudunak esan bakarrik ez, gainera, umorez apaindu, eta plato guztia algara batean jarri...




Aiiii… nik hartu nuen gozatua.

Historia errepikatu egiten omen dala eta, hala bedi, hala bedi, eta ez dadila luza gehiegi.

____

7 comentários:

  1. >>Bien artean kokatzea eskatuko nuen, mahai azpian,<<

    Mahai azpian , Trapper? Zer egiteko, ba? Bihurri halakoa... ;-)

    ResponderEliminar
  2. Halakorik pentsatu gabe inoiz, egia esan garai bateko antzerkietako apuntadoreek sekulako bistak izan behar zituzten, antzerkilariak gonaz jantzita juten zirenean...

    Bihurria ni?? ;-)

    ResponderEliminar
  3. mahai azpian ez, baina patxi egon egin zen estitxuren eta nire artean: gure lehenbiziko solasa, hagitz bortitza, patxiri buruzkoa izan zen

    kalakari bertzalde bizitasun ederra emanen lioke kalakariok mintzatu bitartean sei-zazpi lagun lau hankan ibiltzeak programak iraun bitartean, plato osoan barrena, eta noizean behin giltzurrun-saihetsak gure zango eta izterren
    aurka igurtziz

    ResponderEliminar
  4. hagitz bortitza... Irudipena daukat igerriko zizula begi-ninietan bihurrikeria.

    Bai surrealista, eta polita, mahai azpiko troparen irudia. Kafkaren "un medico rural" datorkit gogora. (ez dakit Naroa Zubillagak itzulita izango duen) Nahiz zure paisaia bertakoa baino askozaz ere txistosogoa izan.

    Kafka baino askoz eredu hobea zera Markos ;-)

    ____

    ResponderEliminar
  5. Kalakan Markos eta Estitxu Fernandez alakrren onduan ikusi nittuanian, zurekin akordau nintzan! Patxik gaur disfrutau egingo dau, eta sufridu.
    Errezoia dozu: zure lekua euren erdixan zan.
    HAmendik proposatzen dot Kalakak zu kontratatzia, markosekin beste barre egingo geunke eta. seguru!

    ResponderEliminar
  6. eta onartuko al luke traperok kalakarako gonbidapena?

    ResponderEliminar
  7. Sufridu ez, Leire. Disfrutau bakarrik.

    Kalakakoek ez lukete negozio onik egingo nerekin. Hizketan ikasi beharko nuke lehenengo, komeni baino gehiago prozesatzen ditut gauzak garunean, bota aurretik. Florero gisa adibidez bai, jungo nintzateke, geldi geldi egoteko, begiak bakarrik ezker-eskubi mugituz, bien erdian. Ea noiz deitzen didaten ;-)

    ResponderEliminar