2008-01-22

Pues ya me ha gustao, Pako.

Telebista piztu dedanean, hara! Pako!

Eta segituan, irriparrea belarritik belarrira. Erderaz ari ez da ba!

Ez da gaizki ari zanik edo. Guztiz alderantziz. Ez ez, ustekabea baino ez da izan. Telediarioko aurkezleek hankak zituztela deskubritu nuen egunean bezela, antzeko zerbait. Sekula santan entzun gabe nengoen Pako Aristi erderaz hizketan, eta hortxe aritu naiz Cola Caoa irensten (kafearen ordez, badakizue) begiak telebistan iltzatuta nituela.

Gustora oso. Ez bakarrik berarengan hain arrotza egiten zitzaidan Urrestilako erderaren exotismoarengatik; baita esan dituenak aditzen ere.

Hunkitu ere egin naiz, hemen erakusten dizuedan poema ezin ederragoarekin.




____

Sem comentários:

Enviar um comentário