2008-01-02

Zakua zerekin bete

Aurrekoan, nere gurasoen etxeko sukaldean, tarteka baino argia ikusten ez duten mami haundiko pentsamentu filosofiko hoietako bat atera zitzaidan.

Nere azkenaldi honetako arazo(txo) baten berri ematen ari nintzaien, hauei, nere gurasoei, amak, isilune motx bezain esanguratsu baten ondoren, hau bota zuenean:

- Ez gehiegi pentsatu, Patxi…

(Ez holako zerbait botatzeko arrazoiak zituelako, ama guztien berezko seme-alabekiko gehiegizko kezkak eraginda baizik.)

Eta hauxe erantzun nion nik:

- Ez ama, hori ezinezkoa da, gehiegi pentsatzea. Gu beti ari gera pentsatzen, etengabe. Zakua zerekin betetzen degun, gauza onekin ala txarrekin, hortxe dago aldea…

Ni saiatzen naiz gauza onekin betetzen, bai…"


Aitari beste zerbaitetan pentsatzen ari zala igerri nion, entzuten ari zan plantak egin arren, askotan bezela – ni askotan bezela ere bai, haren ezpalekoa atera naiz -; baina-patatei gatzik bota ote zien, garajean ote zegoen aspalditik faltan duen lima hura… Auskalo nun zebilen.

Amak berriz, parretxo txiki batez, nere ateraldia zelebratu zuen, eta nik gutxitan bezela ospatu nuen nere amaren onespena.


____


Urte berri hau gauza politez bete dezazuela zuek ere! Urteberrion danoi.

____

3 comentários:

  1. Bardin Patxi!!

    magali

    ResponderEliminar
  2. gora patxiren gurasoak!

    ResponderEliminar
  3. Hau poza, zeinek lagun egingo urte hasieran eta, Magali eta Markos.

    Markos, hau hemen aipatzekoa da, gehienbat neronek ez ahazteko. Urteberri egunean, amak lehenengo aldiz izan zuen nere helbide elektronikoaren berri: patxpitx@... Hasi zan parrezka, kosta zitzaion isiltzea.

    Ea 80 urtetara, nere gurasoen alaitasun erdiarekin iristen naizen! Gora nere gurasoak bai! ;-)

    ____

    ResponderEliminar