Maria, sartu didazu ziria

Inpernutik bueltan. Izenburu hau ere izan zezakeen gaurko mezuak.

________


Gaurko mezu honetan ez dago literaturarik. Ez dago gezur izpirik. Atzo gertatutako bene-benetako pasadizoa da. Kontuz gero, gogorra da ta. Abisatuta zaudete. (Parre pixkat ere egingo dezue, irakurtzeko aukera egiten dezuenok...)

Seguru zaudete orduan? Aurrera ba.

......

Sekulan ez det hain gaizki pasa. Eta tokatu zait horratio gaizki pasatzea. Garai bateko hernia diskalaren minak, giltzurruneko kolikoen kalbarioak…

Hau okerragoa izan zan:

Mariaz egindako gaileta batzuk ditut etxean, adiskide batek oparitutakoak. Duela hilabete edo, bai, tira, pusketaren bat kendu nion egun batean gaileta bati, oheratu aurretik. Aparteko eraginik ez.

Atzokoan, afal aurretik jatea erabaki nuen. Pusketatxo bat, burua pixkabat galtzeko, pixkabat baino ez. Hartu nuen gaileta bat, eta erreantxean zegoen zatia kendu nion. Aup! Barrura.

Nere artean: "bah, huskeria honekin, akordatu ere ez igual."

Egunero bezela afaldu nuen, marihuanaz zeharo ahaztuta. Ur bila juteko altxatzea tokatu zitzaidan arte…

- EEEeeeeeeepaaaaaaa…..

Zer da hau?

Parregurea sartu zitzaidan bapatean, parregure haundia. Burutazio xelebre bat izan nuen, eta hura luzatzen eta biltzen ibili nintzen, behin eta berriz, behatzen artean nuen txikle potolo bat bailitzan..

Hanketako flakia etorri zan gero, sofaraino eraman ninduena.

Han hasi zan kurutzea. Denbora kamaralentan ibiltzen hasi zan. Dana moteldu zan, baina ez goruntz, globo bat bezela, pisua galduz bezela, alderantziz baizik. Dana egin zitzaidan pisua, oso pisua, izugarri pisua…

Nere inguruko ahots, zarata, mugimendu guztiak, oso biziki sentitzen nituen, sekula baino biziago. Aldi berean, denek egiten zidaten traba. Eta, ez nintzen gai nere borondatez jokatzeko! Ezin nintzen mugitu.

Klaustrofobia.

Asko ikaratu nintzen. Burutazio bat izan nuen, inola ere ezabatu ezin nuena:

- Eta, betirako bada? Eta, ezin banaiz hemendik atera?

Telebistan, justu orduantxe, House, kapitulu baten hasiera:

Ezin nuen sinistu ikusten ari nintzena. Neri gertatzen ari zitzaidan gauza bera-berbera ari zitzaion pasatzen begien parean nuen neska ilehori hari: bere borondatearen jabe ez eta, buruak gainezka egiten zion!

Hauxe, nere ondorio laisterra:

- Ni hori baino okerrago nago!!

Astronauta baten baldartasunez mugitu nituen nere oinak leihorantz, erabat larrituta. Airea behar nuen, baina leihoak ere bildurtu egin ninduen. Ez al dit ba salto egiteko eroaldiak emango…

Atzera barrura, sofara, arnasa faltan. Ze gaizki nengoen. Zeharo bildurtuta, antsietate izugarri baten mendean.

Ospitalera, pentsatu nuen, baina ez nintzen gai nere burua noraino eta ospitaleraino iristen imajinatzeko. Justu justu nintzen kapaz nere mugimenduak banaka eta izugarrizko ahaleginarekin gauzatzeko…

Etengabe berriz, burutazio alu hura:

- Eta betirako bada?

Honek erremedioren bat izan behar du, Patxi. Zoaz ordenagailura…

Google: sobredosis - marihuana - primeros auxilios – contrarrestar - efectos - marihuana – blancazo - marihuana…

Tekla bakoitza sakatzea, hirurehun kiloko harria altxatzea baino neketsuagoa.

Han, zer aurkitu nuen, lehendabizi:


TXUNGO

Por UÑAS RAPIDAS El Dom Ene 29, 2006 10:25 pm

Hola.

Os voy a contar mi experiencia, a mi me dio un txungo una vez muy jodido, tan jodido que un colega me tuvo quer llevar al hospital porque tenia el corazon a mil y no podia casi ni moverme, tenia una sensacion muy rara en el cuerpo como si tuviera una super depresión... el caso es que lo pase muy mal... esto me paso con un petardo de marihuana. Normalmente fumo chocolate y desde aquella vez me los hago muy cortitos porque me como el tarro y parece que me vuelve a dar el txungo... yo creo que ahora es ma por la paranoia de que me va a volver a pasar. Un saludo y gracias por aguantarme!

Tira - nere artean - ez naiz bakarra…

Zertarako balio zidan ordea horrek? Ez zidan pisua pittin bat ere arindu....

Justu honen ondoren…

Orain grazia egiten dit, baina jarri zaitezte momentu batez nere tokian. Ikusi zer azaldu zitzaidan pantailan:


La Sobredosis de Marihuana Causa la Muerte





Nadie ha muerto NUNCA por sobredosis de marihuana. Las pruebas sobre animales han revelado que se necesitan dosis extraordinariamente altas para que sean letales. La ratio calculada entre las dosis normales para alcanzar los efectos de euforia con respecto a la cantidad necesaria para producir la muerte es de 1 a 40.000. Para tener una sobredosis habría que consumir 40.000 veces la marihuana necesaria para "colocarse", y en un periodo tan corto de tiempo que hace virtualmente imposible tal evento. En el alcohol, esta ratio puede ser aproximadamente de 1 a 10. Por eso más de 5.000 personas mueren cada año por sobredosis de alcohol y nadie muere nunca por sobredosis de marihuana.

Eskerrak izenburuaren azpian zetorrena irakurri nuen… Izenburuarekin bakarrik geratu izan banintz…


(Jarraituko du…)

____

2 erantzun:

iker disse...

Aupa Patxi.

Marihuana jatearekin kontuz ibili behar da. Efektua, erretzean baino 4 aldiz handiagoa dela diote. Gainera efektua igartzen kosta egiten da, digestioa egin bitartean ez dagoelako efekturik ia. Eta normalean jendeak, tarte horretan beste puxketa bat edo gehiago jaten ditu.

Ondorioak ba... zure antzekoak edo handiagoak, zuk egin duzun galdera behin eta berriz bere buruari eginez, hau betirako izango da?

Marihuana oso potentea da eta dosis handian hartu ezkero paranoia itzel batetara bidaiatu dezakegu.

Nik, jatea baino, nahiago izaten dut zigarro bat liatu eta kalada batzuk ematea. Neurrian, esperientzia positiboa da oso.

Patxi disse...

Eskertzen dizut pila bat informazioa, Iker, batek baino gehiagok asko estimatuko du.

Hori bai, nik nere aldetik, planto. Gauzei neurria hartzea kosta egiten zait askotan, eta bistan danez, hau horren adibide garbia da. Gutxi hartu nuelakoan, horra, ze "bidaia". Bukatu da turismoa neretzako ;-)

Sarean zehar