Erakusketatik liburudendara, bazter argitsu isil zoragarri horretara.
Eskuak nahi duen tokitik, argazkilarien apaletik, liburu bat hartu, eta hura deskubritzera. Eseri, orriak kontu haundiz zabaldu…
Eta gozatzera.
Isabel Muñoz dauka izena argazkilariak.

....
Nik haunditan, munduan zehar dabilen argazkilaria izan nahi det.
Bai, gero eta gutxiago geratzen zait “haunditan” hori bete dadin, baina, ez daukat penarik. Inoiz iritsiko ez balitz ere "haunditan" hori. Ez dio ajola. Bitartean ilusioak hortxe dirau eta, ezin ederrago, bizirik.
____






3 erantzun:
Izugarriak dira bere argazkitan agertzen diren eskuak. Irudiak bizirik daude!!!
Hunkituta nago, urduri antzera, zirraraz beteta...
Nik "handitan" baino, "hurrengo bizitzan" esaten dut... Eta kontsolatu egiten nau, aizu!
Izugarria da argazkilari hau, Nora. Ez naiz harritzen hunkitzea...
Jozulin, unibertso paraleloak! Zeinek daki. Akaso oraintxe, aldi berean, hogei urte gazteago gera, eta ni behintzat, Bartzelonara jun naiz argazkilaritza ikastera. Zu... Astronauta izateko informazio eske, Pedro Duquerekin ilaran, Marteri buruz hitzegiten ;-)
Enviar um comentário