Bai horixe. Hasiera, izugarri ederra da. Bideoa jazten duen ahotsari buruz, zer esango dizuet. Hona:
Jarraipenak ordea... Jarraipenak atximurka egiten dit bihotzean.
(Anjel Lertxundiren liburu bat erosi det berriki, handik hartu det esamoldea. Ederra, ezta?)
Txalogarria da filosofia, txalogarria elkartasunaren defentsa, eta bideo horretan esaten diren gauza asko, baina beste zenbaiti buruz...
Grazia egin dit gauza batek, batez ere.
Zalantzan jartzen nuen atzo, blogarion meritua.
Jakina, blogari izatea ez da ezeren garantia. Pertsona, egin edo esaten dituenagatik izango da txalotua edo miretsia, edozein dala ere darabilen medioa: bloga edo liburua, kamara edo mikrofonoa...
Horregatik... Futbolariak, golak sartze hutsagatik, hoiek bai al dira bereziki meritudunak? Aintzat hartzekoak haiek esaten dituztenak?
Abiadura haundiko trenaren alde, "Gipuzkoa aurrera" bideoan, ahots kualifikatu bat:
Xabi Alonsoren iritzia bada zerbait!
Gipuzkoarrok jarraitu beharreko ereduak, bistan da, futbolariarenak dira.
Inoren iritziak aintzat hartzekotan, nik oraintxe nahiago, Xabi Alonso baino urte batzuk gehiago eta futbolean traketsagoa dan beste gipuzkoar batenak.
Mielanjel Elustondo idazle azpeitiarrarenak.

____

Hark ere gogoan du abiadura haundiko trena.

0 erantzun:
Enviar um comentário