Euskadi irratira bisitan

Igandean Miramonen izan nintzen. Amarauna saioan parte hartzen, bertako estudioetan, lehenengo aldiz.

Goiz emozionantea izan zan, arrazoi askorengatik.

Emozionantea, hasteko, bertara eraman ninduen taxistarengatik. Maite Goñi. Ez zait gustatzen inoren kotxean bidaiatzea, ez naiz lasai juten. Nahiago det neu gidari izatea. Baina Maite superwoman bat da. 200 leiho izaten ditu batera zabalik bere ordenagailuan (irratsaioan esan zuen, bi pantaila erabiltzen ditu). Pentsaizue: aldi berean berrehun gauzarekin lan egiteko gai dan norbaitentzako, zer da hiruzpalauri bakarrik atentzioa eskeintzea? Errepidea, aldameneko kamioiak, Andoaingo radarra eta… Gizon puska honen hanka ederrak (praka motxak neramatzan igandean).

Gainera, bere Iphone estrenatu berria zeraman! Bera gidari zijoan bitartean, nik eskutan izan nuena. Hortxe, beste emozio dosis bat.

(Kilometro batzuk geroago itzali egin behar izan nuen. Zorabiatu egin nintzen pixkat, baina beste arrazoi aitorezin bat ere bazegoen. Maite etengabe ari zitzaidan hizketan, eta mundu guztiak ondo dakien bezela, gizonok ez gera gai aldi berean txiklea jan eta oinez ibiltzeko. Esaten zidan guztiari arrazoia ematen jun nintzen kilometro batzuetan, zertaz ari zan jakin gabe, iphoneari begira….Baina momenturen batean konturatu egin behar zuen ez nintzaiola kasu egiten ari)

Miramonen gaude.


Buruan neramatzan kezkak, bertara sartu aurretik…

a) Eta Estitxu Fernandez bertan bada? Bileraren batean edo, batek daki. Iskinen batean berarekin tupust egiten imajinatzen nuen nere burua. Gai izango ote nintzake tamainako inpresioaren ondoren irratsaioan bi hitz segidan alkartzeko? Zein da klase horretako shok baten iraungitze-data?

b) Nolakoak ote dira Amaraunako neskak? Eneritz Gorrotxategi ezagutzen nuen. Baina, nolakoa ote da Edurne Ayuso? Eta Arantxa Kalzada? Arantxa Artza oporretan egongo ote da oraindik?

c) Emakume gehiegi nere inguruan, gauza onerako?

Barrura:


Inoiz irratira jutea tokatzen ez zaizuenontzat, Euskadi Irratia toki bildurgarria da.

Hasteko, kontrol zorrotzak daude bertara sartzeko. Ez diote edonori sartzen uzten. Eskanerretik pasa beharra dago, zaindariaren oneritzia irabazi…

- Aurrera…

Zaindariak pasatzen uzten dizu… Irriparrez… Baina… Irriparre zintzoa da, ala barruan zain daukazuna imajinatuz sortzen zaion irriparre maltzurra baino ez da?

(JA JA JA JA JA… EZ DAKIZU ONDO NORA ZOAZEN, JA JA JA JA…)

….

Gero, irrati barrenak. Erredakzioko idazkariek badute gela haundi argitsu bat… Baina operating-center-a, gauza garrrantzitsuak egosten diren guneak, lurrazpiko bunker bat dirudi. Gela itxiak, leihorik gabeak…

Burura nahi gabe etortzen zaizuna:

Orain argi guztiak itzaliko dituzte, eta indarrez, gela itxi hauetako batean sartuko zaituzte, eta inmobilizatzen eta ahoa espadadrapoz betetzen dizuten bitartean, hauxe esango dizute:

- Gurea zera! Konturatu zera ezta? Euskadi irratia emakumez beterik dago. Ez dago gizon bakar bat ere. Xabier Unanue bekaria gure tapadera zan susmorik ez zabaltzeko, baina iritsi da eguna! Mundu mailako konspirazio baten lehen aktoreak gera, eta zu aukeratu zaitugu, Patxi Trapero, gure mendekuaren lehen biktima gisa! Fuera gizonak! Gora munduko emakumeak!

….

Bukatzeko, irratsaioa grabatzen duten mahaiaren inguruan eseriko zaituzte, eta aurikularrak emango dizkizute, zuk xaloki buruan ipiniko dituzunak…

- Badatoz elektrodoak. Burmuina frijitu behar dizute, Patxi, momentu batetik bestera.

….

Ezagutzen ez duen harentzako, kanpotik datorren edozeinentzako, irratia, itxuraz, toki bildurgarri xamarra da. Halaxe da. Baina beste alde batetik…

Orain tokatzen da esatea, Amaraunako neskak izugarri jatorrak direla, eta portzierto, oso ederrak, eta oso ondo jantziak: Edurne, hori soineko grix polita. Lanera hain ondo jantzita juten bazera, zer jazten dezu egun seinalatuetan? Begiekin hain ondo ematen dizu kolore horrek gainera… / Eneritz, kamiseta gorri horrek zoragarri egiten dizu. Ze bolante politak! / Arantxa, beltzak asko dotoretzen zaitu, eskotea ere egokia, koilare koloretsu horrekin perfekto gainera…

Baina loreak neretzako gordetzera noa, bati ez baitiote gauzak diren bezela esaten uzten; segituan hasten baitzaio ZALAMERO deika…

Beraz, isiltzera noa.

____


Saioa ez dakit nola jun zan, ez bainuen grabatu, eta ez det entzuterik izan. Maite, beti bezela, fenomeno egon zan. Leokane gaupaseroa ere halatsu. Eta ni… Ene ene, ez naiz gogoratzen. Berriz gonbidatuko ote naute? Batek daki. Baina ilusioa egingo lidake gero. Ez Amaraunako armiarma eder-jatorrekin berriz alkartzeagatik bakarrik…

Baizik eta Arantxa Artza oporretan zegoelako, eta ez nuelako ezagutzerik izan!

Nolakoa ote da Arantxa Artza?? Hau jakin-mina…

____

4 erantzun:

Anónimo disse...

Patxi, argi dago zalamero hutsa zarela. Baina errealitatea ulertzeko zure modua argia eta zorrotza. Dena den Irratiaren magia hautsi duzu, ezin baita esan nolakoak garen Amarauneko lankideak. Magia hautsi duzu. Berriz gonbidatuko zaitugu eta ea hurrengoan zer idazten duzun gutaz.

Bide batez, esan dezagun Patxi Trapero hile zuridun, prakamotxdun gizon irribarretsu bihurria iruditu zitzaigula.

Amarauneko Lantaldea

Jozulin disse...

Nik ere ez dakit nolakoa den Arantxa Artza baina barre golfante bat gogoratzen dut...
Irrikitan nago ia noiz egin dezakegun Irrati-blogs & beers (or txakolin) bat, nik ere ezagutu nahi baitzaituztet guztiak.

(Greetings from the USA)

Josu Mendicute disse...

Jopelines... nik grabazioa izango zenuelakoan... eskatu beharko dugu, oraingoan...

Patxi disse...

Amarauneko lantaldea! Hau ohorea!

Hau mugarri historiko bat da ala? Luistxo Fernandezek ezin izango du hemendik aurrera esan bere hitzaldietan hedabide tradizionalek muzin egiten diotela errealitate digitalari. Alajaina, jaso bakarrik ez, parte hartu ere bai! ;-)

Magia hausteari buruz... Ezin bat etorri zuekin. Apenas eman nuen zuen xehetasunik. Erropari buruzko (hain ezaugarri aldakorra, erroparena) detaile zirtzil batzuk baino ez. Izatekotan, itzaltzeko baino, irakurleen zuenganako jakin-mina haundiagotzeko balio dutenak!

Egia hutsa, oso ondo sentiarazi ninduzuela, badaukat bai zuek atzera ikusteko gogoa. (Arantxa, zaude lasai, hain naiz gizon txintxoa... Zure orrazkera, makilaje eta belarritakoen berri emanez seguru konformatuko naizela...) ;-)

Jozulin! Zer galdu zaizu EEBBetan? Argi ibili aireportuan, ondo ezkutatu manikurako erremintak (ez zaitzaten zarena baino terroristago juzkatu!)

Mendikute, ezin ba, espiritu santua bezela, bi tokitan aldi berean egon. Radio Maria entzuten egoten naiz tarteka, baina nahikoa ez itxura, ez det oraindik ahalmen hori nereganatu ;-)

Sarean zehar