2008-09-29

Axeri boda, ikuskizun ahaztezina

Gaurkoa egun borobila izan da. Goizean lau orduko mendi-buelta zoragarria…



(beste baterako gaur goizeko batzuk), eta arratsaldean, Antion, emozio ugari, besteak beste, aspaldiko ziberlagun bat ezagutu dedalako! Hona hemen, Aritz Ibañez Lusarreta artista polifazetikoaren gaur arratsaldeko argazki frexko bat:


....

Beste blogari dantzari artista bati ere estutu diot eskua gaurkoan lehenengo aldiz; Oier Araolaza bertan zebilen, baina elkartzea frogatzen duen argazkia, eta beste kontu batzuk, hurrengo mezurako.

Ikuskizunari buruz,  AXERI BODA...

IZUGARRI gozatu det.

Liluratu egin nau ikuskizunaren indarrak, musika zoragarriak, kolore festak, dantza desberdinen aberastasunak…

Baina batez ere, BI gauzek liluratu naute, eta bihurtu dute ikuskizuna ahaztezina:


Aretoa

Ez da gauza bera ikusikizun hau frontoi batean ala, esaterako, Arriaga antzokian ikustea. Baina nekez irabaziko dio Arriagak Antiori. Nekez lortuko da Arriagan gaur ikuslegoak zeukan poz hori, alaitasun hori, eferbeszentzia hori…

Eliza batean gaude!

Axeriak elizako korridoreetan oihuka behin eta berriz, korrika, zilipurdika…





(merezi du argazkia haundiago ikustea. Klikatu gainean. Fijatu amonen aztoramenean dantzariak aldamenetik pasatzean)

Ze gozagarria, ze askagarria arimarentzako. Konszienteki ez jakina, askorentzako onartzekoa ere ez, nola ba! Baina profanazio xalo, pekatuzko ekintza baten esentzia zerion gaurkoan ikuskizunari. Elizako ohizko seriotasuna, zurruntasuna, solemnitatea birrintzeko modu aparta benetan. Ikustekoa zan – nik behintzat ikusi det garbi - egunero mezetara juten dan aitona-amona askoren dizdira begi-ninietan. Pekaturik egin gabe pekatuan sentitzeko ekintza askagarria!

(Amona hoiek ere gogoratuko zituzten gaur beste garai batzuk, ezpainak pintatuta kalera irtetzea debekatuta zeukatenak, ez dakit zeren itxura irabaziko zutelakoan…

Dantzariek bizi-bizi zituzten ezpainak pintatuta.)





Ze kilikagarria…

Dantzariak, are ederragoak


Emakume batzuk izango dute zapuzte puntu bat beharbada ikuskizun honekin. Apenas ikusten zaie gizonezkoei ikuskizun osoan aurpegia, dauden bezela, axeriz mozorrotuta. Baina gizonezko ikusleok, pozik. Kontrasteak gehiago eramaten zintuen – eraman nau behintzat ni – emakumezko dantzarien aurpegietan fijatzera, eta zenbat gozatu dedan, zenbat, aurpegietara begira…

Artearekin orokorrean, baina dantzarekin bereziki. Zenbat gozatzen duen artistak, hainbat transmititzen du, eta hori aurpegietan, begietan antzematen da. Eta emakumezko dantzariek gaurkoan, asko gozatu dute, eta gozarazi dute. 

Barkatu nere ezjakintasuna, ez dakit ze pieza klase zan. Baina izan da dantza bat bereziki (bals bat?), zirrara-festa bat eragin didana (beste hau gogorarazi dit beharbada).


Ikuskizunaren esanahia

Aitortu behar det, ez naizela adi egon, ez det ikuskizunaren hasierako azalpena entzun. Axeriei buruz zijoala banekien, baina horraino.

...

“Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan, eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko egun horietan, inork irudika ditzakeen ortzadarrik ederrenak sortzen dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek. Momentu horri Axeri boda ere esaten zaio.”

Aritzek eta Oierrek azaldu didate ikuskizunaren ondoren. Hau sorpresa polita! Izan ere, gure etxeko ustea da – alegia hutsa baino zeozer sakonagoa dan kontu bat – Nere txiki hau…




Erromako zubitik behera jetsi zala mundu honetara! Lehenengo haiek neri, eta gero, hiruon artean jakinarazi diogu berria, ezagutzen ez nuen azerien ohitura bitxi hau, protagonistari.

Bai momentu polita!

Horregatik ere bai ahaztezina.

____

9 comentários:

  1. Ah ze aurpegia atera didazu, Patxi! (beno, momentu horretan nuena). Ia zer dioen hurrengo mezuak!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Patxi.
    Zuk diozun momentu zirraragarri hori habaneraren momentua dela uste dut. Hori eta azkenengo dantza, branlea, ilaran nola doazen izkutatzen, azerien buruak batera mugitzen diren bitartean, eh?Ederra!!

    ResponderEliminar
  3. Bai poza Antion aurrez aurre elkar ezagutzeagatik Patxi! Semearen argazkia bai polita!!!

    ResponderEliminar
  4. Hurrengo mezuan izugarri guapo ateratzen zera Aritz. Beude lasai zure admiradoreak! ;-)

    Matx, habanera zan bai. Idazten ari nintzela, etorri ez hitza. Oso, oso ederra!

    Argazkia ederra, eta ikusi genuen ortzadar mordoa arratsalde horretan, hura bai izugarria...

    Biona poza, Oier!

    ResponderEliminar
  5. Jozulin, ez pentsa, hemendik nabil, baina ixil-ixilik. Ongi eta zu!!!!

    ResponderEliminar
  6. Faltan botatzen ditut aritzkeria haiek...

    ResponderEliminar
  7. Ze gauza! Konturatu naiz ia aldi berean ari garela, txat batean bezala!
    (Joan egin behar dut, gero arte! ;-))

    ResponderEliminar