Albiste ikaragarri ona!

Ustezko krisi burtsa-finantziero-ekonomikoaren hodei beltzak juzkua lainotuta edo, editorialistak ez dira erne egon. Sekulako onurak ekarriko dizkigun albiste bat zokoratu dute. Ez diote albistegietako lerroburu nagusirik eskeini, merezi bezela.

Oraintxe ikusi det albistea telebistan, azken bagoian sartuta, beste hainbat kontu bitxi-xelebrerekin batera.

Ikertzen ibili dira, estatuan zehar: madrildarrak, andaluziarrak, kataluniarrak… Eta emaitzarik tristeenak – eta kezkagarrienak – guri egokitu zaizkigu:

Hamar euskaldunetatik ZAZPIK, oso kalitate txarreko esperma dute (degu?). (Errua industria astunarena eta kimikoarena, isurtzen dituzten gai toxikoak direla eta)

BAINA…

Gomendio bat eman dute: Nola hobetu giza-haziaren kalitatea?

ISURTZEEN KOPURUA HAUNDITUZ!!!
derecha


____

"...En estos casos de subfertilidad, la jefa del servicio de Reproducción Asistida del Instituto Marqués, Marisa López-Teijón, recomendó aumentar el número de eyaculaciones semanales para mejorar la calidad del semen, ya que así "se estimula la función del testículo y se eliminan los espermatozoides que puedan quedar muertos". Esto quiere decir que a mayor frecuencia de eyaculaciones, mejor calidad."

____



Gora biyotzak!

____


Berria zabaltzen danean, bistan da emakumeek, etorkizunean intseminazio artifizialaren endredurik pasa gabe umeak izan nahi dituztenak behintzat, orain arte gizonak espermaren gordailu huts gisa gintuztenak, zaindu egingo gaituztela, mimatu, maitatu eta egunero egunero, baserritarrak ikuiluko behiak nola, jetsi, edo isurketa eman dadin kolaboratzaile zuzen izan bestela: alde haundirik ez bien artean, bi aukerak atseginak.

Ondorioak? Neuro opiazeoei loturikoak: plazera, pakea, zoriona…

Derrigorrez eragin zuzen ikaragarria izango duena…

Osasunean...

Ekonomian...

Eta nola ez ba, edo batez ere: pakegintzan.

Batzuk, argazkiko hauek esaterako…



Dagoeneko hasi dira korrikan, gaitzari erremedioa lehenbailehen ipintzera. Pittin bat atzenduta ikusten dezuen gizasemeak, izutua dirudi, baina keba, bere etorkizun hurbilaren ikuspegiaren ederrak aztoratu dio neurona.

2 erantzun:

Jozulin disse...



Are gehiago.


Patxi disse...

gehiegi aritzeagatik ez al digu orduan bihotzeko batek emango!

"gehiegi aritzeagatik"... aiiiiiiii....

AIIIIIIIIIIII!!!! ;-)

Sarean zehar