2008-10-01

Bi dantzari eta dantzarigai bat

Aritzekin lehenengo aldiz alkartuko eta, nola geratu berarekin argazki bat atera gabe?

Orduantxe azaldu zanean, bera, Oier, eta hura ere barrura, nola ez ba! Oier ere aspaldiko ziber-laguna, blog honetako gonbidatua Aritzekin batera pare bat aldiz gainera (bat, bi)...

(hau gera dadila gure artean, baina oso garrantzitsua da bat Jennifer Z Jones ez danean, ahalik eta jende gehienez lagunduta ateratzea argazkietan: ez daitezen ikusle makurrak gehiegi fijatu norberaren akatsetan. - A, ba nik baino papo haundiagoa dauka, ze ile gutxi daukan, hori da gazta aurpegia… Et et et! Bana dadila atentzioa! ).

Eta baita argazkilari prestu bat tokatu parean. Neska maja-maja bat, iniziatibaz eta borondate onez betea, nahiz 17 botoi dituen makinak, eta denak ikutu zituen obturadorea kenduta ;-)

Tira, fenomeno enmarkatu gintuen, portatu zan. Hona hemen dokumentu historikoa:




Etxean pantailan ikusi nuenean ordea… Ai!!


Bien erdian ni, presondegiko kamiseta horrekin gainera…

Atxilotu bat dirudit!

“Patxi Trapero, gure dantzari-begi zorrotzek ez dute hutsik egiten: ez zera gai izter mardul hoiekin hanka gerria baino gorago altxatzeko, eta euskaldun zintzo batek sudurraren pareraino altxatu behar du hanka gutxienez. Gimnasiora bizkor, estiramentuak egitera! Uno AR, dos Ar, tres Ar!!!!”

….

4 comentários:

  1. Aritz, azkenean aitortu du Patxik zergatik ez duen hiruon argazkia lehenago jarri. Bere burua ez zuen oso guapo ikusten eta!!! Aizu, ba ni harrituta nago, argazkilari kontratatu zenuen neska pertxentak (Aupa Nerea aspaldiko!!!) argazki kamera oso-osorik itzultzeaz gainera argazki nahiko txukuna egin zuen.

    ResponderEliminar
  2. Pentsatzen nuen ahaztu zitzaiola Patxiri argazkia igotzea, baina ahaztua nuen era berean gaiak kapituloka saltzeko bere taktika.

    Besteren bat ere atera zuen Nereak, eta horretan nik galtzak behar bezala jantzita nituen, ez izkira arrantzale modura, baina tira!

    Argazki ederra, batez ere beste bi lagunon konpainiagatik!

    ResponderEliminar
  3. Portzierto, Jennifer Z Jones zer da, Catherine-n ahizpa?

    ;-)

    ResponderEliminar
  4. Abila Nerea! Argazki makina zeharka ipintzen ikusi nuenean esan nuen, eskerrak, honek badaki zer dan argazki makina bat,ez gaitu burugabetuko beste hark bezela!

    Oierrek arrazoi, koketo jaio nintzen, eta koketo hilko naiz. Beste argazkia pribatuan pasako dizuet, inori ez erakustekotan!

    (Nerea, zuri ere ez! ;-)

    Jeniffer! jajajaja! kanpoko produktuak aukeratzeagatik gertatzen zait. Estitxu Fernandez aukeratu banu, hanka sartzeko arriskurik ez! ;-)

    ResponderEliminar