2009-07-04

Asteartean zita bat daukat

Halaxe da. Astearte goizean, hamar t’erdiak aldera, Euskadi Irratiko Faktorian izango naiz…



Ainhara Zuazabeitiarekin eta Nagore Telleriarekin batera.

Kulparen zati haundi bat, Faktoriako beste esatarietako batena da: Jone Larrañagarena. Uste det nere bizitza guztian inork ez nauela hain modu eraginkorrean konbentzitu.

- Uda guztirako diozu? Asteartero aritzeko?

Ni saiatu nintzen ez nintzala nere buruaz gehiegi fio, eta antzeko egia batzuk esaten, baina Jonek asmatu zuen, nola gainera, ni bere aldera eramaten (Hego-Koreako norbait bada irakurleen artean, jar dadila harremanetan Jonerekin lehenbailehen. Baietz udazkena baino lehen bere hizjario sorgingarriaz Ipar-Koreako agintariek euren misilak makurtzea lortu)

- Animatzen zera orduan? Aupa! Orduan, bileratxoren bat edo egingo degu Ainhararekin eta? Zer iruditzen zaizu?

Txispa bat bapatean, nere burmuinean…

- Bilera bat, irratsaioaren aurretik? Eta horren ordez... Aurretik bildu gabe, ezezagunen arteko lehenbiziko zita baten itxura ematen badiogu?


______


Ezezagunen arteko lehenbiziko zita guztietan bezela, edozer gerta daiteke. Kimika lehenengo esaldi trukaketan bertan piztea, ala saio guztian bi hausporekin ibilita ere txinpartik ere ez sortzea… Alkarri begira txora-txora eginda geratzea… Ala txistuka, etengabe fluoreszenteak eta paretako aplikeak bilatzen ibiltzea, zitaren bukaera lehenbailehen hel dadin erregutuz….

Emozionantea, ezta?

Tira ba. Kuxkuxean aritzera gonbidatuta zaudete.

Bertan hitzegiteko aukeratu dedan gaiak ere badu bere xarma:

SEDUKZIOA

Astearterarte daukat, sedukzioari buruzko zerbait pentsatzeko. Banua ganbarara, ea eltze elbarrituen eta pertza zulodunen artean zerbait aurkitzen dedan.

----

(Iaz Amaraunean gozatu nuen erdia gozatuko al det Faktorian!)

4 comentários:

  1. Aupa, Patxi
    Ointxe martitzenetan tartetxo bat hartu biharko dot lanian entzutzeko zer diñuan gure Traperuak!
    Baiña ez ahaztu, eguaztenian, asteazkenean, beste zita bat dakazu!!!!
    Azkenian ezagutuko zaittut/zaittugu!!! Benetakua ete zaran dudia dakat!
    Etzira arte, wapo!

    ResponderEliminar
  2. Ai Leire... Baina... Kapaz izango ote naiz Faktoriako neskak seduzitzeko? Bigarren zitarik egongo ote da?

    Zita baten atarian behar dan bezela, bildurrak airean nago. Espero det haiek ere berdin egotea ;-)

    Asteazkenean utziko dizut nere ipurmasailetako bat, nahi dezuna, atximurka egiteko, benetakoa naizela konturatzeko ;-)

    ResponderEliminar
  3. Ondo jaon al da ba zita hori, Patxi? Entzuteko aukerarik izan ez dugunontzat jarriko dek pusketatxoren bat-edo, ezta?.

    ResponderEliminar
  4. Keba Jaio, ezin izan dinat grabatu. Gaur goizean arazoak izan ditun danak, eta oso laburra izan den tartea, baina tira, nik fenomeno pasa dinat!

    Datorren astean, ezeren okerrik ez dala, emakumeak seduzitzeko Patxitraperoren teknikak izango ditun!

    Blogean ere ipiniko dizkinat, ondoren, besoko igeltxoa pixkat bigundu eta bi eskuz idazteko gai izango naizenean ;-)

    ResponderEliminar