2009-07-22

Postal labur bat, Cambrilsetik

Cambrilsen segitzen det.

Udal liburutegiraino etorri naiz wifi bila, baina arratsaldeetan jai hartzen dute bertako langileek. Zorionez, wifia zabalik uzten dute, eta hementxe nago, portatila zabalik dedala, txirla lotsagabe baten gisan; liburutegiaren aldamenean dagoen zaharren egoitzako tabernako terrazan, zahar pare bana bizkarrean dedala, nere bi sorbaldak zaintzen, zer idazten ari naizen kuxkuxeatzen; etorkizunari (nere paretik pasatzen ari dan neska gazte pasarela amaigabe bati) adi-adi begira, Re pag- Av pag teklen ondoan dedan zerbeza baten laguntza burbuilatsuaz.

Xurrutadatxo bat aberrr....

.....

Mmmmmmhh...

Igeltxoa etengabe gainean eramateak bere abantailak ditu. Oraintxe hoteleko piszinan egongo nintzen hezur guztiak osorik banitu, umeen txilio eta karraxi artean. Baina hemen nago, zaurituta, baina nere askatasunaz gozatzen.

Bidean irriparre haundi bat marraztu zait, parking baten sarreran, haundi-haundi, pintada hau ikusi baitet, pintura gorri-gorriz pintatuta ikusi ere:

TE AMO - TE HECHO DE MENOS!

Akats ortografiko txiki batek, aizue, nolako poza eskein dezakeen...

Nik ere zuen Utsunea sentitzen det.

_______

2 comentários:

  1. Kaixo Patxi!! Zu zera orduan Cambrilsen dabilen igeltsodun famatua? Gu Hondarribiko bikote bat gara (zure lankidearen lagunak), zure hotel berean egon gara gaur arte, eta gaur goizean agurtu zaitugu etxerako bidea hartu aurretik. Egia esan, zein arrazoia duzun... guk bai, igeltsorik ez eta orduak pasa behar izan ditugu piszina zaratatsuan gure haurtxoekin... Bueno, ondo amaitu oporrak, guk jada etxeko pakeaz gozatzen ari gara eta.

    ResponderEliminar
  2. Eneeeé! ze pena! ikusi zaituztedanean esan det nere artean, hauek jator itxura zuten ba, ezagutzeko aukerarik ez da izan, ta horra, nere susmoa zuzena! Ainhararen lagunak izateko, derrigor jatorrak izan! Ea ba hurrengo batean :-)

    ResponderEliminar