2009-07-09

Sustatu eguneko superkronika




Atzo Eibarren izan nintzan, Sustatu tailerrean. Beste egun zoragarri ahaztezin bat.

Seguru sentsazio hau ezagutzen dezuela: Corteinglesera juten zerate zapatu arratsalde batean. Gainezka jendea, eskilara mekanikoak mukuru, zarata, ezin dominatu etortzen zaizun informazio uholdea…

Ba antzeko zerbait, baina plus zirraragarri batekin: aspalditik estimatzen dezun eta estimatzen zaituen jende mordo batekin lehen enkontrua.

Kronika bat egiten hasiko banintz, igual hogei orri beharko nituzke (bi aldetatik), eta nere egoera koiuntural matxuratuak ez dit halakorik egitea baimentzen, beraz, teknologiaren makuluaz baliatuko naiz: teklatua utzi, eta kamara piztera noa.

Nere memoria ez da munduko onena. Barkatu hankasartzeak, nahasteak, hutsuneak, izen aldaketak... Eta abarrekoak.

Azken oharra: ez okurritu egunean bideo bat baino gehiago ikustea. ZAINDU ZUEN AZPIKONTZIENTEA.


5 comentários:

  1. Engaiñadoria zara, gero! Danondako berba politt bat! Batez be neskondako!
    Milla esker, holakuak entzutzia-eta karauda da gaur egun.
    Ondo egon zan, ezta?
    Hurrenguan mahixan tokixa gordeko detsugu!

    ResponderEliminar
  2. Patxi, Patxi... Oindio barreka lehertu biharrian nabil zure komentarixua entzunda!
    zukuik etara ote zoztan ohe-lagunak? kontatu eztotzut egingo!!!!
    Patxua, sinpatiko!

    ResponderEliminar
  3. Joe Patxi, hau bai kronika osatua, errekurtso gizona zara gero! Hori bai, bideoarekin hipertestua galdu egiten da eta, akaso, grafismo apur bat sartu beharko zenuke bideotan aipatzen duzun pertsona bakoitzaren bog edo dena delakoarekin! ;)

    Tira, bazkariko elkarrizketa hain Geek-a izan al zen ba?

    ResponderEliminar
  4. Badakit zein neskari buruz ari zaren... ;) Abixatua dago!

    ResponderEliminar
  5. Leire, honezkero ezagutzen nauzu pixkat: esandako guzti-guztiak, sentitutakoak, esajerazio txikiena ere ez.

    Neskek preferentzia bai, beti!

    Oso ondo egon zan bai. Emozionantea izan zan, arrazoi askorengatik.

    Marijo, eman eskerrak igeltxoa neukan, bestela oraindik nere alkondarari kateatuta zeunden ;-)

    Haritz, kontuak atera, "Hipertestua" zer dan ere ez dakit!

    Ez det Twitter erabiltzen, facebook ere oso gutxi... Hortik gorakoak, neretzako beste hizkuntza bat ziren. Oso galduta sentitu nintzen tarteka bai.( Baina tira, oso ondo ere pasa nuen.)

    Ea lehenbailehen alfabetatzen naizen!

    Eskerrikasko piropo jasotzaileari abisatzeagatik!

    ResponderEliminar