2009-07-10

Zer egin Sustaturekin

Esku bakarraz idatz dezaket, eta ez da kondizio txarra, gauzak motelago pentsatzera baitzaramatza.

Asteazkeneko jardunaldian, spitxlariak euren spitxak bukatu ondoren, jendeari bota zitzaion pelota, eta nik burua bor-bor nuen, eta egon nintzen tentatuta nere iritzia botatzeko, baina ez nengoen seguru gai izango ote nintzenez buruan nuen hura behar bezain egoki azaltzeko.

Gari Araolazari, hura ezagutu nuenean, horixe bera azaldu nion, eta momentuko emozioak bultzatuta, konprometitu egin nintzen berarekin buruan izan nuen guzti hura erakustera, eta hementxe nago.

Inpresio orokorra

Nere inpresioa izan zan asko hitzegin zala jardunaldian Teknikaz (letra larriz Teknika), asko erremintetaz, eta gutxi, oso gutxi, jendea erakartzeko funtsezkoak diren osagaietaz, genero guztietan berdin-berdin funtzionatzen dutenak eta berdintsuak direnak; ni hoietaz arituko naiz hemen. Idatzi ahala mezua zuzenduz eta aldatuz jungo naiz, beraz, ez erotu eguneraketekin.

Zergaitik ez argitaratu mezua behin bukatutakoan, jendea derrigorrez erotzen ibili beharrean?

Horra, jendea erakartzeko modu bat: ikusleari jakin-mina eskeintzea, jakin-mina oparitzea. (jakinmina: esfortzurik eskatzen ez dizun ahalegin hori, bukaeran BETI, SARI BAT dakarkizuna. Sobresorpresak: barruan datorrenak ia beti zapuzten gaitu, baina jakin-mina bera da SARIA: gauza onen bat tokatzeko daukagun ilusioa bera da betetzen gaituena )

SANFERMINAK, BEHOBIA-DONOSTIA: ZERGAITIK HORRENBESTEKO PARTEHARTZEA?

(jarraituko du…)

Sem comentários:

Enviar um comentário