2009-08-24

Baikor asko, eta ezkorren bat ere bai

Herenegun monoziklo-motxiladunak… Eta gaur, oraindik gauza harrigarriagoa, askoz harrigarriagoa:

Zikoinak!

Zikoinak nere herrian! Neretzako behintzat, lehenengo aldiz. Inoiz ikusi gabe nengoen halakorik. Kaioak bai, putreak, kurriloak... Hoiek bai, baina zikoinik, sekula ez.



Aiiii, ze kotxe estrenatu berriren gainera erori ote da harri hori... ;-)

Gertakizuna oso harrigarria izan da Urretxu-Zumarragarrontzat, eta ondorioz, gaur jendea oso baikor ibili da.

Danak gora begira.

Estropezu egin eta muturrez jun danik ere izango zan batenbat, hainbeste denbora gora begira jutearen ondorioz: gaizki jositako baldosei, espaloi ertzei, zuloei eta abarrekoei, bost ajola baitzaizkie zikoinen kapritxo migratzaileak.

Eta baxoerdia edan ondoren balkoira zigarroa erretzera irten eta sustoaren ondorioz gutxiago edateko asmo sendoa hartu duenik ere izango zan.





Eta gutxi fiau, zikoinen espektakulua oso bekozko beltzarekin ikusi duenik ere, ez ote dan bakarren bat izan…

“Zikoin hauek… Ezin zuten beste egun bat aukeratu? Gaur azaldu behar?? Gaur??

derecha








____


Zikoin turisten erretrato batzuk hemen (klikatu irudiaren gainean):




____

Sem comentários:

Enviar um comentário