2009-08-27

Bidaiatzeko moduak

Hau gaur goizean kontatu didate. Imajinatuta bakarrik, zenbat parre egin dedan.

Badijoa emakume baserritarra bere Land-Roverrean, eta halako batean, semaforoa gorri.

Gelditzen da semaforoan…

Han nun ikusten duen kopilotoaren atea zabaltzen. Akordatzerako gizaseme beltz luze bat dago bere aldamenean eserita.

Ez begiratu zein dijoan Land-Rover barruan… Ez baimenik eskatzeko imintziorik egin… Atea zabaldu, eta ale, barrura!

- ¿ A dónde va?
- A… A Beasain…
- Pues yo también.

Jarri du primera eta, brum-brum-brum-brum, aurrera! Bidean, emakume baserritarrak begiratu ere ez dio egin gizaseme beltzari. Gizaseme beltzak, auskalo nora begira egin duen bidea - ez daukagu haren bertsiorik -.

Denbora guztian, biak isil-isilik.

Iritsi dira Beasainera, han zabaldu du atea gizaseme beltzak. Han aldegin du kanpora.

¡!!!

Emakume baserritarrak garbi dauka:

- Nik orain, kotxera sartu orduko, seguroa ematea, lehenengo lana. Lau ateak itxita. Neri ez zait holakorik berriz pasatzen, eztaaaaaaaa….!

:-)



_____

2 comentários:

  1. Tolosatik Bidani aldera abiatzean norbait ikusten baduzu bide gurutzean bazterrean, eta stop batean gelditu beharrean bazara, zuri ere gerta dakizuke gauza bera... Ja, ja, ja, ja,...

    ResponderEliminar
  2. Ez zera ba zeu izango, kotxe barrura sartzen zaidana??

    Ez pentsa nik ixilik egingo dedanik bidea ;-)

    ResponderEliminar