2009-08-20

Gogeltxo bat egitera noa

(Hemendik dator)

Ez da nik asmatutako esaera, Nagore Telleriari entzundakoa baizik. Aurrekoan entzun nion irratian, eta izugarri gustatu zitzaidan.

Eta gogeltxo egiteaz ari gerala, horretanxe ari nintzen ba ni aurrekoan, Nagore Telleriaz ea zer aurkitzen nuen bilaka, nere belarri-zuloak zentimetro bana zabaldu zirenean, audio honekin topo egin zutenean.

Hara, Pagadik ere sorpresez hitzegin zuen eta!

Hor aritu nintzen gustora, parrez, audioa entzuten. Baina harrigarriena, pusketa honetara iritsi nintzenean. Begira zer esaten duen Nagorek zati honetan:















????¿¿???

...

Kartazala bidalita zegoen. Nik ez neukan elkarrizketa hau entzunda. Zer da hau??

Fenomeno paranormal izendapenik ez diogu emango, gehiegitxo akaso; baina ez ukatu neri kasualitate bezela, delicatessen hutsa ez danik!

Ze poza. Behingoz jaso du Nagorek fundamentuzko sobresorpresa bat! Behatza berde-berde ipini baino, arrasto atseginagoak uzten dituen eraztun batekin!

Destinuak konpentsatu egiten gaituela batzuetan...

Edo historia errepikatu egiten dala bestela?

Hori, Nagorek baino ezin jakin ;-)

____


Gogeltxo bat eginez orain, irudi batez mezua beharbezela isteko... Begira mezu honi ze bukaera borobila eman behar diodan:


Sem comentários:

Enviar um comentário