2009-08-02

Ipuin erotikoak

Badabilkit asmo bat, nik ez dakit noiztik.

Ipuin erotikoak idatzi nahi ditut (erotikoak, zentzurik zabalenean).

Zuen aitzakiarik gabe, beste hogei urte pasako ziren seguruasko hauek idazten hasi gabe, baina seguru nago zuek emango didazuela behar dedan bultzadatxoa.

Sortuko diren ipuiek ez dute mereziko seguruasko “Literatura” izendapena, baina beren exkaxean, izango dute seguruasko, aprobetxatzeko moduko zerbait, gutxi bada ere. Eta izango ez balute ere... Tira, bidean ondo pasako dedan irudipena daukat.

Lanean hasteko, begira ze gauza gutxi behar dedan. Erantzun bat. Puntua jarriko didan norbait, hiru datu soil emanez:

Garai bat, toki bat, eta egoera xume bat.

11 comentários:

  1. Etxeorratz bat, aldamio bat, kristal garbitzaile bat

    ResponderEliminar
  2. Irrati estudio bat. Gaua da. Bi pertsona bakarrik: esataria eta teknikaria.

    ResponderEliminar
  3. Baditut bi kapitulo. Aupa!

    Lehenengoa, abuztuaren erdialderako. Bigarrena, Iturri, Irailerako.

    Ea zer ateratzen dan. Lehenengoaren haria, osatuta dago (eta mundiala da). Bigarrena... Zailagoa da: haundiagoa erronka.

    Proposamen gehiagoren zain geratzen naiz ;-)

    ResponderEliminar
  4. Abuztuko arratsalde galdu batean, pertsona bat liburukote intraszendentala irakurtzen sofan etzada. Trankil eta gustura.
    Ala, badakazu, Traper, buruari eragitteko!

    ResponderEliminar
  5. Irailaren erdialderako hirugarrena. Gauza harrigarria gertatuko zaio sofan hain gustura dagoen neska horri...

    Erreza jarri didazu Leire!

    ResponderEliminar
  6. Ispiluak, askotan bi dimentsiotako islada hotzaren irudi badira ere, berotasuna eman dezakete. Betidanik ispilua elementu erotikotzat jo dut. Egoera xamur eta bero batzuetan kokagunearen ondorioz ikusi ezin diren jokolagunaren atalak nola mugitzen diren ikustea edota geldi-geldi badaude ere arnasketaren taupadak begiratzea... bufa! erotismoaren islada polita iruditzen zait.

    Bota duzun proposamenarekin, bapatean norberaren erotismoaren eremuetan galtzearen aukera polita piztu duzu, oso ona Patxi. Galtzeko baldin bagaude... labirinto batean galduko gara, ispiluen labirinto batean, adibidez. Eskua hartu dizut, ispilua zein hotza dagoen sentitu dezazun, horrela nire gorputzaren berotasunaren indarra areagotuko da zuregan. Eta lortu dudala uste dut....
    Eta noiz? ba oraintxe bertan, begiak itxi.

    lana pilatuko zaizu Patxi! jjj

    ResponderEliminar
  7. Buuuufff, hau bai zailaaaaa... jajajaja... Aber zer okurritzen zaidan, Nora. Urrirako prest egongo da.

    ResponderEliminar
  8. A.Q. izeneko Parlamentu autonomiko bateko presidentesa eta A.B. izendun alderdi politiko eskuindar bateko presidentea eta lehendakarigaia, biak ala biak ereduzko familien sortzaile.
    Hala ere ezin diote elkarri begiratzeari utzi, bihotza galapaka hasten zaie elkar ikustean...

    (Dena dela, erotikoa baino nik nahiago pornoa kasu honetan...)

    ResponderEliminar
  9. bosgarren atala beraz, zeharo instituzionala ;-)

    ResponderEliminar
  10. Aupa, Patxi!

    Ideia zoragarria iruditzen zait. Hona hemen nire proposamena: jendez gainezka dagoen hiri bateko semaforo gorri batean, emakume bat dago zain. Eguzkitako betaurreko beltz handien azpitik malko batek ihes egiten dio...

    Beno, ba, horraino. Jarraipena zurea da...

    Muxu bat, ;-) ;-)

    ResponderEliminar
  11. Malkoak zer eragin duen... Dagoeneko etorri zait zerbait burura!

    Ea zer ateratzen dan!

    :-)

    ResponderEliminar