2009-08-24

Marijaiaren ordezko paregabea

Barkatuko al didazue Bilbotarrok sakrilegioa... Marijaiari ointxe-ointxe agurra eman diozuen honetan gainera...

Baina neri esan didatenean, kristoren grazia egin baitit!

Uste det berandu natorrela, zabalduta dagoela gaia, baina ni bezela txisterik onenak entzuten azkenak izaten zeraten hoientzako:

Datorren urterako, demagun erori egiten dala Marijaia, eta gaixoak musua puskatzen duela...

"Kabenlatxota. Ta oiñ nundik aterabiou guk Marijaia laku karetu bet, haren iguala?"

Ba hortxe, soluzio mundiala!

Sartu xagua argazkian, eta ateratakoan, hortxe, karetua, Marijaian iguala!



____

2 comentários:

  1. Jajaja, ona Patxi. Ni enauk bilbotarra baina aurpegia apurtutako marijaia nahiago edozein dukesa baino. Gainera Marijaia askotan erortzen duk, lehengoan bazkaritan geundela, geure ondoan erori huan haize bolada batekin. Astearen azkenerako zauri bat baino gehiago izaten dik, geure moduan.Oraindik eztarria urratuta, burua laino artean bezela, hire txokora sartu eta lana pilatu zaidala ikusi diat, baina marijaia ikusi eta ipuin erotikoak ere alde batera uzteko prest aizak! Poliki-poliki danak irakurriko dizkiat. Ondo ibili, patxi!

    ResponderEliminar
  2. Jaio, Albako dukesari egingo genionan ohorearekin, faborez ;-)

    Mantzanilla asko hartu, zaindu... Ta Irailerako hain gutxi falta danez, lanik ez dinat aipatuko, lanarekin akordatuko haiz bestela :-) :-)

    Bixamon on, Jaio!

    ResponderEliminar