2009-08-16

Mikel oporretan izan da

Gaur nere lagun Mikel, Marokotik bueltatu da.

Hamabost bat egun pasa ditu bertan. Bi mila kilometrora.

Tentatuta egon naiz behin baino gehiagotan mezutxo bat bidaltzeko mobilera. Baina azkenean ez diot ezer bidali.

Lehorra ni…

Memoria astindu ezazu pixkat ordea. Gogoratzen, mobilik ez zegoen garaiaz? Ez dezu egin behar denboran oso atzera.

Ondo gogoan daukat, neu ere Marokotik bueltan, etxera itzuli nintzen bat, Euskal-Herriarekin batere kontakturik izan gabe hamar egunetan. Edo honen antzeko beste dozenaerdi bai, duela urtetxo batzuk.

Hura bai zan deskonexioa. Hura bai zan oporretara jutea. Etxemina sentitzea. Lagunez edo maiteaz gozatzea bueltatutakoan.

Gaur egun, berdin dio nun zauden. Ehun, larehun, edo lau mila kilometrora. Basamortuaren erdian ilunabar magiko batez gozatzen ari zeran. Mendi punta batean, siesta ederra egiten, tamarindo baten itzalean. Deitu egingo dizute egunero: eguerdian eta gauean. Deitu egingo dizute, zer eguraldi egiten duen jakiteko. Deitu egingo dizute, labadoraren repuestoko entxufea nun utzi zenuen galdetzeko.

Eta etxera bueltan, zure buruari galdetuko diozu, benetan izan ote zeran oporretan.

_______


Mikel bai. Zorionekoa, bai izan da oporretan.

________

Sem comentários:

Enviar um comentário