2009-08-06

Morfopsikologia zientzia bat da

Azkenean sinistu egin behar dedala, aizue, morfopsikologia zientzia bat dala!

Begira azken adibide honi: frexko-frexkoa, gaur goizekoa:

Biak gazteak, biak kirolariak, biak punta-puntan, bakoitza bere arloan...

Eta biak, alajaina, alkarren hain igualak!




Patxi Usobiaga eta Aritz Aranburu.

Patxik kilo batzuk gutxiago ditu noski, Aritzek aurpegi beteagoa; baina begiratu sudur horri, begiratu aho horri, kopeta horri... Begiratu aurpegiko atal guztiak banan-bana...

Tira, antza pixkat badutela, ezta?

Albiste izango ez litzatekeena, hor geratuko litzatekeena, baldin eta antzekotasunak horretara mugatuko balira, baina gaur goizean parrez egon bainaiz irratian egin dioten elkarrizketa entzuten...

- Aiba, Aritz Aranburu berriz ere Faktorian??

Arrimatu naizenean...

- Aibadios, Patxi Usobiaga da ta! 


Merezi du biak batera hitzegiten entzutea. Aurkitu bi audioetan biak hizketan ari diren tartetxo bat. Egin proba.


ARITZ




PATXI



____


Fededun bihurtzeko bidean, beste adibide batzuk, gaurkoa bezain harrigarriak:

- Bitxikeria bat



- Morfopsikologiaz eta sanidadeaz



- El solitario



____

Sem comentários:

Enviar um comentário