2009-08-19

Ni eta dardaragailua

(Hemendik dator...)

Txokolatea, ala sexua?

Hasiera batean nere aukera txokolatea zan. Debekua urratzeak plazera dakar… Eta plazeraren sinbolo, emakume batentzat? Txokolatea.

Batipat, duela gutxi egunkari batean ikerketa egin berri baten emaitza irakurri nuenetik: emakumeek, sexua eta txokolatearen artean, bigarrena nahiago.

Baina egiten duen beroarekin… Kartazal baten barruan… Nola iritsiko zan? Ze kuxidade?

Eta bestalde, zeinek sinisten du ikerketa horren emaitza? Zeinek enkargatu zuen? Zahorrek??

Ez. Txokolatea, baztertuta. Dardaragailua nahiago.


Dardaragailuaren misterioa


Kondoien makinaren aldamenean beste makina hura ikusi nuen egunean - izango da urtebete, edo gehiago -, eraztun dardaragailuak eskeintzen, zeharo harritu nintzen.

Emakumeei plazera eskeintzen dien teknologian zeharo alfabetatugabea ni.

Eta taberna hartan zorioneko makina ikusi nuenetik, emakume bakar bat ezagutu det, seguru erabili duela badakidana.

Bi alditan galdetu diot ea zermoduzkoa dan, ea atsegingarria dan: lehenbizikoan, gaiaz aldatu zuen, Fernando Alonsoren mekanikoek haren kotxearen gurpilak baino arinago. Bigarrenean, gorritu egin zan; euskal tomatearen antzirudi; mutu geratu zan; eta bere aurpegiak ni alienigena batzuk sekuestratuta eramatea erregutu zuen.

Kontua da, misterio bat dala neretzako traste horrek batere fundamenturik ba ote duen ala ez. Eta emakume batek informazio hori inoiz emango didan… Zalantzak biltzen nau, armiarma batek bere sarearekin mandeuli despistatua nola.

Nagorek akaso?


Ez ba. “Mertxi” esan dit, gustatu zaiola oparia… Baina parrez-parrez, ezetz, informazio hori ez didala emango, burutik kentzeko.

Eta funtzionatuko balu??

Jakina, kontuak asko artegatzen bainau. Zer gertatzen da, trastea harrigarria bada? Benetan atsegin ematen badu? Gero, zer?

Teknologiaren laguntzarik gabe, betiko sexu arruntarekin lorturiko plazera, lagungarri miragarririk gabea, ez al da motx geratuko??

A ze presupuestoa. Eraztunak asko jota 25 minutu irauten baitu. Hiruna euro bakoitzak!

200eko pakete bat erosiz gero, merkeagoa izango da unitatea?

Hala espero.

Nere komeriak dardaragailua lortzeko.

Nahikoa parre egin nuen.

Tabernako komunean sartu nintzen. Krisketez itxi nuen. Piztu nuen argia… Baina, makinatik urruti, argia. Betaurrekoak, etxean.

3 EURO. Hori bai letra haundiz. Baina letra txikiak zer esaten du?

...

Bi eurokoa sartu nuen…

Eta trabatuta geratu zitzaidan.

Hantxe ni, burniari eragin eta eragin, trabatutakoa ateratzeko. Zenbat denbora, ordulaurden??

Nere artean: ba onena, tabernako neskari erreklamatzea:

"- Begira aizu, eraztun dardaragailu bat ateratzera jun naiz, baina txanpona trabatuta geratu zait. Aterako didazu?

Tabernan, lau bezero. Komuna, han sakonean. Hantxe biok. Bonbila ahul haren argipean. Hura eta ni..."

Nitaz fidatuko ote zan harengana jo izan banu? Nere txintxo-aurpegia nahikoa garantia ote da?

Eskerrak halako batean atera zan.

Hurrengo hogei minutuak, euro bateko txanpona sartzen saiatzen. Txanponak ez zuen nahi. Baina ni burugogorragoa naiz…

Eta halako batean, orduerdiko lehia gogorraren ondoren, sudurra makinaren kontra jarriz egonkortasuna irabazita, begiak Supermanena egiten ipini nituen… Eta baita lortu ere letra txikia irakurtzea!

- Sartu hiru txanponak aldi batean.

Efektibamente. Hirurak alkarrekin jarrita zuloan sartu, manibelari eragin, eta hortxe erori zan Ttak! Vibrasex kajatxo potxoloa.

Hura poza nerea!

(jarraipena, hemen)


_______

Sem comentários:

Enviar um comentário