2009-08-16

Pablo Antoñana jakintsua




Jun egin zaigu, Pablo Antoñana.

Aspaldi izan nuen bere aditzea, baina ez nuen haren obran sakondu. Ez interes faltagatik, beste interes batzuren erratz-lanagatik baizik. Edonola ere: bera jun egin da, baina bere obra hemen geratu da.

Gaur asko goztu det, egunkarian irakurritakoekin:

Hemen Pablo Antoñanak esandako batzuk.

Beste batzuren artean, hau:

«Anarkismoa utopia da. Kristautasuna ere beste utopia bat da. Ez du funtzionatzen, eta ez du funtzionatu, baina utopia ederra da. Marxen sozialismo zientifikoa ere hor dago, eta hori ere ez da mamitu: ez du aurrera egin. Zergatik? Gizakia miserablea delako, ez zaio buelta gehiago eman behar. (...) Gizakia utopiarako egina ez dagoelako egin du porrot. Ez dago prest elkartasunerako."

Kontra egin behar diot Pablori. Nere susmoa, beste hau da:

Gizakia, berez, bada solidarioa, baina ez du oraindik aurkitu solidario izateko modu eraginkor bat.

Hari inoiz halakorik esan banio, ez dakit zer erantzungo zidan, akaso nere susmoa hankaz gora botako zuen zerbait, baina esango nuke, ez lidakeela haren arrazoia berehala botako.

Hau ere esaten baitzuen, Pablo Antoñanak:

"Baiezkorik ez diot, ezezkorik ere ez, zalantza egiten dut, nire baieztapenik trinkoena: zalantza da."

_____


Beste hau, bereziki gustatu zait:

«Existitzeak, bizitzak berak, horrek poza ematen dit. Ez dut gaixotasunik izan; 77 urte eta gaixotasunik ez. Eta niretzat existentzia ez nuke esango plazera denik, plazer gutxi izan ditudalako nik, baina eguneroko bizitzak gogobetetzen nau, erabat. Jakitea eguerdian bi baso ardo hartuko ditudala nire betiko kaleetan, eta arratsaldean beste buelta bat emango dudala, horrek betetzen nau. Ez dut zertan triste egon».

Har dezagun bada Pablok esana eredu. Geu ere ez gaitezen triste egon, eta izan gaitezen bizitzarekin, bera bezain eskerroneko.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário