2009-08-28

Titulurik gabe, ez naiz ezer

Nik nota onak ateratzen nituen, baina matematikak kontrako eztarritik juten hasi zitzaizkidan halako batez.

Eta, elur-bola bat mendi malda batean nola, halaxe, haundituz haundituz jun zan nere matematikaren korapiloa, elur-luizia eragin zuen arte, beste materia guztiak berarekin eramanez, “insuficiente”en potzu ilunera.

Matematikengatik izan ez balitz, gustoko haiek baino eskatu ez balizkidate, historia, gizarte, literatura, filosofia… Nun ibiliko nintzateke orain? Ze karrera aterako nuen?

Zenbat titulu ote leudeke gaur nere paretan txintxilik?

Atzo, ni bila jun gabe, etorri egin zitzaidan holako bat, tituluz betetako pareta bat: Pilar Legarra psikologoa aritu zan dibortzioen gainean hitzegiten, eta hara zer bota zuen:
















Zalantzarik gabe, gure bizitzaren pareta tituluz betetzea, beste edozein pareta titulu akademikoz betetzea baina gauza zailagoa da.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário