2009-08-29

Truman Capoteren zartailua

Gaurko Berrian, Alberto Barandiaranek, Truman Capoteri buruzkoak ekarri ditu:




“Egun batean, idazten hasi nintzen, neure burua bizitza osorako ofizio noble baina gupidagabe bati lotzen niola jakin gabe. Jainkoak dohain bat ematen dizunean, zartailu bat ematen dizu; eta zartailu hori autoflagelaziorako besterik ez da”.

Hala zioen Trumanek.

Tira, esango nuke dohai bati zukua ateratzeko modu atseginagoak badaudela… Baina zorigaiztoko haurtzaroa bizi izan duen batek, zer esango du ba. Kontrakoren bat, gauza alairen bat esatea litzateke harrigarriago.

Dalirekin ondo konponduko zan Truman Capote. Hura ekarri dit gogora.

Eta baita Picasso ere:

Konparaketak min ematen du:

Truman Capote:

“Answered Prayers: erabat amaitu gabe argitaratu zen, egilea hil eta hiru urtera, 1987an. Gertatzen ohi den bezala, idazlearen azken liburua, haren libururik txarrena gertatu zen.”

Picasso:

"Han zendu zan, 1973ko apirilaren 1ean, 91 urte zituela, baina azken momenturarte eutsi zion bere sena sortzaile grinatsuari, eta hain zuzen, azken bolara horretakoak dira bizipozaren adierazle diren obrak, erotismorik politena darienak, bere baitako unibertso xalo eta zoriontsuaren ispilu huts direnak."

____

Sem comentários:

Enviar um comentário