2009-08-21

Zenbat neurtzen du Usain Boltek?

Gaur Usain Bolten bideo bat ikusi det. Gaurko 200 metroko probarena.



Ez ninduen askorik erakartzen markak (nere organismo mesfidatiak ez ditu oraindik Ben Jhonsonen dopinaren arrastoak kanporatu), baina gizonak bi munduko marka ondu ditu eta, proba espektakularra izango zalakoan...

Ba ez. Oso urrutiko plano bat, telebistan eman dutena. Zerbait nabarmentzekotan, Usainek atera dien aldea gainerantzeko korrikalariei.

Benetako espektakulua, harrigarria, pittin bat beranduago etorri da, gizona argazkilarien aldamenean ikusi dedanean.

¡!!!

Baina zenbat neurtzen du gizon honek??

Lehenengo aldia zan begien aurrean ipintzen zitzaidana, Jamaikar morrosko luzexka hau.

Gogelera jo det arin-arin, jakin-minak jota. Zenbat neurtzen du Usain boltek?

Horra, gazteleraz egindako bilaketan, lehenengo orriko emaitzetatik ateratako neurriak:

1,96
1,95
1,93
1,98
1,92


Ondo!

Burura etorri zaidan lehenengo gauza:

Batere gorabeherarik izan behar ez lukeen datu xinple trinko batekin, hainbeste interpretazio badaude…

Zer espero degu aurkitzea malgutasun haundiko gaietaz ari geranean, lagunarteko eguneroko eztabaida luze, burutsu eta mamitsuetan?

(Gaur egun osoa eztabaidatzen pasa det eta, hauxe, ohera irriparrez daramadan azken orduko pentsakizun hondarra…)




____

Sem comentários:

Enviar um comentário