2009-08-15

Zer esaten degun adina garrantzi du...

Aurrekoan parre lehertzen egon nintzen sukaldean.

Atentzioa eman zidana, eta lapikoa (burua) sutan jartzera (pentsatzera) eraman ninduena, zera izan zan: ez zidala gauza jakin batek grazia egin. Ez zegoen motiburik. Parrezka ari nintzen, baina ez nekien zergaitik.



Ainhara Zuazabeitia, Faktoriako esataria (oporretan, zorionekoa, brontzeatzailea ematen edo betaurreko beltz batzuen atzean momentu honetan) ustekabeko parre-aldi batek hartu zuen, Aitor Abaroa lagun zuela. Horixe izan zan dana. Hark kutsatuta aritu nintzen parrez.

Zerk egin zion grazia, momentu hartan ez nuen ulertu. Hemen dago audio zatia, gozatu nahi duenarentzako.

















Beranduago eman zuen Oihane Yustosek azalpena, eta ulertu nuen azkenean gertatu zana: 169 zenbaki zozketa-zakuan, eta aurreko asteko pertsona berari, Joxe Mariri tokatu behar saria!

Joxe Mari! Utzi arrimatzen zure ondora!

____


Kontuak bere mamia du.

Haiek parrez zeudelako jarri ninduten ni parrez...

Irailean saiora bueltatzekotan dan Manu Etxezortuk aurten Urko Aristiri bota zion batekin gogoratu nintzen...



Eta sokari segika, Iñigo Fernandez Ostolazak, bere blog berrian irakurritako batekin bukatu nuen. Toni Segarra publizitarioak esandako bat:

“Importa mucho lo que se dice, sin duda, pero os aseguro que la vinculación sentimental, el amor, surge espléndido, seguro, rotundo, del cómo se dice.”

Zer esaten dan garrantzitsua da. Baina nola esaten dan, hortxe sortzen da atxikimendua, maitasuna.

Komunikazioaren baratzean gabiltzanok kontuan hartu beharrezko urrezko araua: esaten degunak adina garrantzi du, gehiago ez badu, hori esateko erabiltzen degun moduak. Esaten deguna bezain garrantzitsua da transmititzen deguna.

Eta ez naiz esatari, kazetari, idazle, edo blogarioi zuzentzen ari komunikazioaren baratzaz ari naizenean; bi hankako edozeini baizik, danok baikara komunikatzaile, eta danok, konsziente edo inkonszienteki, bilatzen baitegu gauza bera: gure ingurukoen atxikimendu eta maitasuna.

----

Sem comentários:

Enviar um comentário