2009-08-10

Zezen plazakoak

Nere bizitza guztian zezen-plaza batera sartu gabe, aurten bi aldiz tokatu zait. Bata, San Ferminetan, jun dan hilean, eta bestea gaur, Tafallan, Errekortari 2009ko finalean.

Buruan geratutakoak, makina bat.

Beste batzuren artean, gaurko bat, benetan sinestezina. Sekula halakorik! Ia zezena baino txikiagoa zan gizaseme bat, buztanetik zezenari helduz, hau jiraka erabili, guztiz dominatu, estatua baten pare geldi-geldi utzi, eta honen gainera igota.

ZEZENAREN gainera igota!

Kontatu balidate, ez nuen sinistuko berehala.

Hara! Aurkitu det interneten gauza bera egin zuen beste egun bateko bideoa:


Gizaseme motx honek irabazi du errekortari txapelketa. Bukaeran, txapela eta trofeoa ezezik, dana txaloak berarentzat. Jende mordoa bere inguruan bizkarrekoak eman eta zorionak ematera…



Eta hara nun, gogora etorri zaidan, batere-batere meriturik gabe, inolako merezimendurik gabe, gaurko txapeldunak baino askoz atentzio haundiagoa irabazi zuen pertsonaia benetan xelebre bat, San Ferminetakoa…


IRUÑAKO ZEZEN PLAZA

Bete beteta. Han ez zan inor kabitzen. Eskerrak erdiak lo zeuden, edo mozkortuta, indarrak xahututa. Bestela, zer izango zan hura?

Ni bezela holakoetara ohituta ez dagoen batentzako, bildurgarria edo bada 19.000 lagun, plaza borobil batean bilduta. Alde batetik zirimola bat ematen baitu, danak plazaren erdiguneak liluratuta, eta beste aldetik zirko erromatarra. Kolore gorriak lagunduta, edozein momentutan lehoiak eta legionarioak sartzear daudela dirudi. Hondarra eta odola!

Ba… hasi zan entzierroa… Pummm! Eta zabaldu zituzten kanpoko ateak, entzierroko korrikalaraiak sar zitezen…

Nik uste nuen plazan sartzen ziren lehenengoak, sano-sano sartuko zirela, pozik, kalejira alai bat osatuz… Bai zera!

Lotsatuta, bildurtuta… Ze grazia! Jakina, ez da harritzekoa: 19.000 lagun hoietatik, erdiak behintzat, kristorenak esaten (eta botatzen!) baitizkiete lehenenengo korrikalari hoiei. Inbidia hutsa. Zer bestela?: “Nik zortzi euro pagatu, eta hik debalde??” Hijoputaaaaaaaaa, esaten dieten txikiena…

Ba, hantxe sartu zan bera, denen buru. Paaaarrez, irripartsu, jendeari txaloka. Urruti banuen ere, ageri-agerikoa egin zitzaidan gizonak zuen bizi-poza.







Bere azalean jarri nintzen. Zer izan behar duen plazara lehenengoa sartzeak, eta 19.000 lagun zuri begira izateak!

Fama! Arrakasta! Zu munduaren erdigune sentitzea! Buuuaaaaaa!

Halakorik sentitu nahi duenak, xuxena dauka bidea.


ZEIN NAHIAGO?


Errekortariak hiru mila lagunen txaloak ditu, haien mirespena. Seguruasko, errekortari izaten segitzeko hain beharrezkoa zaiona. Beharbada, aurrerantzean ondo sentitzeko derrigorrezko bihurtu zaiona.

San Ferminetako xelebre horrek berriz, milaka lagunen irainak belarrietan ere, ez du galtzen alaitasunik. Jendearen iritziak bost.

....

Neri emaidazue...

____

Sem comentários:

Enviar um comentário