2009-09-01

Gizon lardatsa

Gaur alkarrizketa baten erdian suertatu naiz. Ni Brinkolara begira, disimuloz, esaten ari ziren hura interesatuko ez balitzait bezela (txistu egitea bakarrik falta zitzaidan), baina arretaren antena ondo-ondo altxata.

Bi etorkin. Mexikarra bata, brasildarra bestea. Auskalo zeinetaz ari ziren, baina grazia egin dit mexikarraren ateraldiak:

- Batean kristoren umore onez etortzen zaizu. Hurrengoan kasurik ez dizu egiten. Hurrengoan amorratuta… Zer nahi dezu esatea, hemengo eguraldia bezela, sekula ez dakizu hurrengo egunean ze giro egingo duen…




____


Kepa Diegezen “Euskal lexiko etno-meteorologikoaren azterketa kulturala” tesirako datu baliotsua! Uztarri berean jarrita, psikologia eta eguraldia ;-)

____

2 comentários:

  1. Agian, psikometeorologia jorratu behar nikek, hire laguntzarekin, jakina! Ondo bizi!

    ResponderEliminar
  2. Kepa, ba omen zegok "ingurunearen psikologia" izeneko zerbait. Honen arabera, inguruneak eragin zuzena dik gizakiarengan. Eguraldiak, zer esanik ez!

    Gaur lanbrotsu zegoan, eta halaxe jendearen gogoa. Nik hala somatu diat behintzat!

    "Lardatsa" hitza berriz, beti eguraldiari lotuta, baina "gizon lardatsa", sekula entzun gabea, ederra eta zentzuz beterikoa, bai behintzat mexikarrak aipatutako kontestuan.

    Psikometereologiaz aritzeko, ni pronto, nola ez ba. Nahiz eta holako langintza baterako, akaso Urko Aristi eta Estitxu Fernandez, gu baino bikote askoz aproposagoa izan ;-)

    ___

    ResponderEliminar