2009-09-21

Iparragirre gure artean balitz...

Nere buruari maiz egin diodan galdera da:

Garai honetan jaio izan balira, zer egingo zuten? Zer ikasiko zuten? Aristoteles adibidez, filosofoa izango zan? Koperniko, astronomoa? Michel Angelo Bonarottik, arte ederrak ikasiko zituen?

Zaila da berezko dohai bat daukazunean, bazterrean uztea. Normalean, oso abila bazera zerbaitetan, dohai horri zukua aterako diozu. Hori izaten da joera naturala.

Eta galdera hori egiten hasita… Ni zeinekin gogoratuko naiz ba?





Urretxuko festak. Karrozen ibilbide ikusgarria, 50. urteurrena, eta hantxe zijoan ba, nere aspaldiko lagun kuttuna, Joxe Mari Iparragirre.

- Joxe Mari, esaidazu: orain jaio bazina, zer izango zinen, kantautore? Mikel Urdangarin edo Benito Lertxundi bezela? Ala beste estiloren bat jorratuko zenuke? Jakin-min haundia daukat…

Joxe Mari Iparragirre haundiak, bekainak altxatuko lituzke asko. Esanahi haundiko irriparre bat eskeiniko lidake, bizkarreko on bat emango lidake, Alegiako Ramon Batista traperoari emango liokeen moduan, eta bueltatxo bat emango luke desfilean zehar… Neri erantzuna eman baino lehen:

Poztu egingo litzateke noski, asko, panorama ikusita: 133 urte beranduago, dantzariak Urretxuko kaleetan zehar!





Txistulariak!





Poztu ere egingo litzateke asko, inspirazio iturri diren ohiturak ez direla galdu ikustean…





Kantatu ere egingo luke akaso, aspaldiko hura:

“Gora Rioja, gora Naparra
Arkume onaren iztarra
Hemen guztiok anaiak gera
Hustu dezagun pitxarra

Glu, glu, glu glu…

Eta poztu egingo litzateke baita ere, nola ez ba, neska koadrilak dantzan eta kantuan ikustean.





Beste inspirazio iturri hori, badakizue, hain plazer haundia eman ziona…

“Zugana Manuelaaaaaaa, nuenian pentsatuuuuu….”

Baina bapatean, haien ahotik, hain garbi, hain ozen irten eta, bere belarrietan barrena sartzen zan gaztelera garbi-garbia somatzean…

- !!!! Zer da hau baina? Mutil eta neskatila ederrasko hauek… Cervantesen hizkuntzaz, ari dira???

Lurra dardarez ipiniz, atzeranzko bidea egingo luke, nerekin topo egin arte, eta esango lidake, bekainak ondo-ondo zimurtuta:

Patxi? Ze estilo landuko dedan? Hartuta dago erabakia:

derecha


Victim of changes








____

3 comentários:

  1. Eta ez duzu uste Bisbalen moduko zerbait izango litzatekeenik "euskal" jaietan Cervantesen hizkuntza erabiltzen dela ikusita? Gainera, biak Ameriketan ibiliak dira eta...

    ResponderEliminar
  2. iepa Patxi! Aspaldiko! ba pentsatzen jarri ta...
    agian Xenpelarrekin zituen inbidia eta rifirafeak ahantzi, lagun egin eta biak batera kantuan eta bertsotan bikote bat osatuko lukete "cervantesen hizkutza" alde batera utzi eta "Aitorren hizkuntz zaharra" altxatzeko...beti ere "gitarra" zartxo bat ondoan hartuta, noski!
    batek daki!

    agur bat Euskal Herrira "Mallorka" euritsu hontatik!! ongi segi!!

    ResponderEliminar
  3. Ez dakit ba, Zu. Buleria kantatzen akaso, baina Bisbalen gerri-mugimendu xelebre hori egiten, Iparragirre, ez dakit ba nik... ;-)

    Nik uste det amorratu egingo zala. "Victim of changes" sentituko zala. Nere susmoa horixe behintzat...

    Julen! Aspaldiko bai!

    Ba, esango dizut zer egingo zuten bi hoiek: batera kantuan aritu, dirua bildu (debaldeko pestarik ez noski, ezta Xenpelarrek ere...) Eta gero, Autores pasako zan, azken bertsoa errematatzera ;-)

    ResponderEliminar