2009-10-18

Gizartearen tendentzia aldakorrak

Gaur Amaraunako neskek, Arantxa Artzak eta Edurne Ayusok, ez dute edozein ekarri irratsaiora.

Jarri gerrikoak, bidaia luzea da eta:

Euskal Herriko unibertsitateko gizarte zientzien eta portaera zientzien metodologia saileko irakaslea, Daniel Hermosilla.

Beste Dani bat ere bazan, Dani Lasa, titulu motxagoduna: Mugariz jatetxeko ikerketa burua.

Oso gauza interesgarriak esan dituzte, adibidez, ez dala harritzekoa oharkabeko kontsumitzaile beroa izatea. Izan ere, askozaz ere errezagoa da, - erosteko gaitasuna izanez gero behintzat -, karrotxora hau eta beste sartzea, produktu bakoitzaren informazio zehatza irakurtzen, honen inguruan hausnarketa luzeak egiten, eta erabakiak hartzen ibili baino.

Kontsumitzaile arduratsu eta proportzionala izateak, denbora eta neke assssssko eskatzen du.

(esaidazue neri. Zenbat egun eman ote ditut nere sakelako berriaren modeloa aukeratzen. Ez zait berriz gertatuko (?).

Produktoaren sozializazioaz ere hitzegin dute. Taldean sartzeko helburuak bultzatuta erosten omen ditugu hainbat produktu...

Tira tira... Ba halako zerbait izango da!

Ze esplikazio du gaur goizekoak bestela?


ORAINGO GURASOAK EZ DIRA DUELA HAIN GUTXI BEZELAKOAK


Nere txikiaren lehenengo futbol partidua, gaur goizekoa. Egun garrantzitsua bere bizitzan. Bart loak hartu ezinik egon da gizarajoa, nerbioak jota.

Nere semeak futbola usaitu bai, egiten du, baina probatu, ezin esan asko probatzen duenik. Beste batzuk badira askozaz ere abilagoak, eta seguruasko ameslariagoak, eta haientzat ere izango zan gaurkoa egun berezia.

Ba… Futbol partida jokatu dan patiora iritsi eta bertan instalatu naizenean, ezin nuen sinistu ikusten ari nintzana:

Neu nintzan han argazki kamaradun bakarra!

Baietz baietz. Neu bakarra!

?¡???

Zer gertatu da?

Ezin ulertu. Orain ez denbora asko, holako egun berezietan, kamarak dozenaka konta zitezkeen. Guraso bakoitzak bat behintzat bazuen. Argazki kamara, edo bideo kamara. Argazkilarien elkarteko txango baten itxura gehiago izaten zuten gaurkoa bezelako egunek, beste ezerena baino.

Zergaitik aldaketa hau? Zer gertatu da?

Azalpenen bat egon behar du. Zergaitik egon ziren bolara batean hainbeste, eta gaur egun ia batere ez?

Boteprontoan bururatzen zaidana orain:

a) produktoaren sozializazio fenomeno bat egon da argazki kamarekin azken urteotan, eta orain, gauza bera ematen ari da, baina alderantzizko norabidean: taldekoa sentitzeko, ez da eraman behar (ez dagoela garai batean bezela modan, alegia).

b) birus informatiko ugariek jende gehienaren argazki bilduma osoak ezabatu dituzte: teknologia digitalarekin zapuztu dira. Garai bateko kamarak berriz, pelikuladunak, ez daude modan, edo ez daude salgai (?).

c) ...

Zein ote benetako arrazoia? Chi lo sa.

___


A!

Nere semeak, eta bere taldekoek, heroikoki jokatu dute, baina 14 eta zortzi galdu dute.




(eta gaurko argazkiak, batzuk politaskoak, eskuragai ditut, nahi dituzten guraso kamaragabeentzat)

_____

3 comentários:

  1. Zumarragakoak oso modernoak zarete nonbait. Hemen, zuen herri horretatik kilometro gutxira, alabaren lehenengo saskibaloi partidura guraso DENOK gure kamararekin joan ginen.
    Oraindik ez da, nonbait, birusik iritsi. Beharbada gure birusak Zumarragako ospitalean uzten ditugulako izango da. ;-)

    ResponderEliminar
  2. c) Zapatero tontolapiko horrek sinestarazi digu bekatua dela adin txikikoei argazkiak egitea.

    ResponderEliminar
  3. Benetako tontolapikoak gu gera ordea, halako zerbait egiten utzi badiogu.

    Eta serio ari da gaiztotzen kontua. Aurrekoan telebistan, haur jaio berri bat garbitzen ari ziren, irudi hoiek ematen ari ziren... Ba...

    Genitalak pixelatu zizkioten!!!

    Gaixo gaude, Luistxo.

    Zure hipotesi hori ere pasa zitzaidan burutik, baina hain egiten zait disparatea, ez nuela mezuan aipatu nahi izan.

    ResponderEliminar