2009-10-06

Ikasturte hasierako argazkiak

Urteroko ikasturte hasierako gauzarik politena, argazki-festa izaten da. Webguneak publizitatu beharra daude, eta batzuk majo saiatzen dira. Klasiko ere bihurtu dira! Euskaljakintzakoa esate baterako.




(aurtengoaren proba batzuk hemen, 1, 2, primizia!)

EITB ere saiatu da, nola ez ba, eta benetan gozagarria izaten da urtero lortzen dan emaitza. Baina ez naiz ari telebista izarrez ari, hauek ohituta baitaude kamaren aurrean egoten, eta berezkoa dute naturaltasuna. Irratiko aurpegiak egiten zaizkit neri erakargarrien. Izan ere, gurasoekin egin beharreko urte hasierako bilera irakasle askorentzako amesgaizto galanta izaten dan bezela, irrati esatari askorentzako ere, seguru nago, halaxe izango da ikasturte hasierako promorako argazkia egin beharra. Seguru seguru gainera!

Ba aurtengoei erreparatuz, EITBkoen artean, fijatu zaitezte ondo, horra, zein azaltzen dan naturalen eta irripartsuen, denen artean!





Ikasturte hasierarekin batera, urtero, bere urtebetetze eguna datorrelako ote?

Juan Joxe Ugarte kontakatiluak zabaldu du oraintxe eta, aizue, gizona zeregin horretan bakarrik ezin utziko degu ba! Luza dadila sokea!

Zorionak, Manu Etxezortu!

____

2 comentários:

  1. Aupa, Patxi! Bai, gurean, klasiko bat ere bihurtu da argazki-festa hori. Euskaljakintzakoen artean eramango dugun kamixetaren kolorea hautatu, nor jarriko den lehenengo eta hori erabaki... Ikusten duzu, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula!!! ;-) Aurten, gainera, hiru saiakera ondoren lortu dugu argazkiak ateratzea (gaixotasunak zirela-eta, ez baikenuen lortzen denak biltzea). Total, hori dena hau lortzeko... ;-) ;-)
    http://www.flickr.com/photos/euskaljakintza/sets/72157622551469076/

    ResponderEliminar
  2. Maite, uste det beste inoiz esan dizudala baino, zure klasean matrikulatzeko, berandu da? ;-)

    ResponderEliminar