2009-10-16

Metafisika, fisika

METAFISIKA

Nere txiki batek bi gauza parregarri aipatu zituen aurrekoan, bazkaltzen ari ginela. Txikitako bi kontu.

Parrez kontatu zuen, nola berak, txikitan, sinismen edo uste zoro batzuk zituen. Adibidez, elurra egiten zuen egunetan, gu danok kristalezko elur-bola baten barruan geundela…



Beste burutazioak oraindik parregure haundiagoa sortzen zion:

Bizitza, bideojoko bat zala uste zuen. Gu danok, norbaiten bideo-joko baten pertsonaiak ginela sinistuta zegoen.

Bi burutazioek erro bera dute: bizitza harrigarria da, eta ez degu ulertzen oso ondo zer geran, nun gauden, zertan ari geran hemen.


FISIKA


Kontua da, bere bigarren burutazio zoro hori, burutazio horixe berbera, askotan pasa zaidala neri burutik. Ez naiz txikitako garaiaz ari.

Zehazki horixe bera irudikatzen det: norbaiten bideo-joko erabat sofistikatu baten pertsonaiak gerala. Gure bizitzak orain haruntz, orain honuntz bideratzen dituena, nahi erara gobernatzen gaituena...





Ni, bideo-jokoaren barruan naizela ere, jabetu egiten naiz ordea, nere benetako izaeraz.

Bideo-jokoaren akats bat naiz. Jabeak erabat dominatu ezin duen pertsonaia.

Ez dakidana da, jokoaren jabearentzako, pertsonaia gogokoa ala endredo bat naizen. Endredo bat banaiz, akaso bere helburua ni garaitzea da; lehian gabiltza beharbada...

Ea zeinek irabazten duen.

Batzuetan, - batzuetan bakarrik – banaiz gai pasatzen zaidana distantzia pittin batekin ikusteko. Neri gertatzen ari zaidana, hirugarren bati gertatzen ari zaiola sentitzeko.

Estudiatu egiten det, nahiko modu hotzean, gertatzen zaidanaren ezaugarriak, legeak, eta eragina.


_________

2 comentários:

  1. Ez dago besterik esan beharrik, dena esan duzu hemen: "bizitza harrigarria da, eta ez degu ulertzen oso ondo zer geran, nun gauden, zertan ari geran hemen".

    ResponderEliminar
  2. Bai... Misterio haundia da bizitza. Gaur entzun diot Ana Galarragari Faktorian, hainbat planeta aurkitu dutela eguzki sistematik kanpo.

    Auskalo, igual momentu honetan bertan, antzeko zerbait ari da pentsatzen ez dakit zein, ez dakit zenbat argi-urteko distantzira dagoen planeta batean:

    Bizitza harrigarria da, eta ez degu ulertzen oso ondo zer geran, nun gauden, zertan ari geran hemen, noiz arte iraungo duen Goenkalek euskal telebistan... ;-)

    ____

    ResponderEliminar