2009-10-09

Obamari darion argia

Argazkia atera zigutenean, ez nuen ezer somatu. Argazkia etxera bidali zidatenean aldiz, harrituta geratu nintzen. Han Etxe Zurian flaxik ez nuen ikusi inundik ere; zergaitik ikusten zan orduan nere aurpegi erdia, nere gorputz erdia, Obama zegoen aldekoa hain zuzen, bereziki argiztatua?


Misterio hori argitu ezinik ibili naiz asteotan, oraintxe pakearen nobel saria eman diotela irakurri dedan arte. Jakina ba, berari zerion argia zan!

Oh saint Obama! Otoitz euskal tribuaren alde.

____

(oharra: argazki honek ez dauka photoshop ikuturik)

4 comentários:

  1. http://obamiconme.pastemagazine.com/entries/images/f8/e9/1446350/original_image.png?1255104171

    ResponderEliminar
  2. yes, we teraph (terapia latza behar degu ;-)

    Estimatzen da ahalegin artistikoa, Jozu:-)

    ResponderEliminar
  3. Ez al da izango erdi-iluminatua zeala? ;-)

    ResponderEliminar
  4. Aitor, hau ohorea!

    Ba... Hipotesi hori aztertu gabe neukan. Klaro, nundik zetorren argia? Hurrengoan, Zumarragara bisita ofizialean datorren batean, banan-banan sartu beharko degu Obama eta biok,leihorik gabeko komunen batean, misterioa "argitzeko" ;-)

    ResponderEliminar