2009-10-30

Oreka txar horretan bizi gera



Bernardo Atxagak Iruneri gauza polit eta mamitsu asko kontatu zizkion. Orain burura datozkidan batzuk: troskistaren pasadizoa; maitalearen ordain epela; leihorik gabeko etxeak eta paisaia; ikuskera jibarizatzailea....

Baina neri atentzioa gehien eman zidana, hauxe:

“Lanpetuta nagoen? Bueno... Badakizu, egunak asko dira, baina lanak, are eta gehiago. Oreka txar horretan bizi gera. Nik lana badut eta egunak ere baditut, baina ez zaizkit ondo batzen. Beti esaten det, asteak beste egun bat izango balu… Eta horrelaxe bizi gera, beti larri, beti estu..”

Alajaina. Inor patxadatsu somatzen banuen, bera zan, Bernardo Atxaga.

Jakintsuenak ere larri bizi badira... Ze esperantza daukagu jakintzatik hain urruti gabiltzanok?

Irudipena daukat, kortesiazko erantzun moduko bat bota ziola Iruneri. Berari ez zegokion bat. Posible zaiola berari lasai bizitzea, eta halaxe bizi dala.

Hori sinistu nahi det, ""Estu-ta-larri" trenetik jeisteko erabakia hartu baitet egunotan. Latza litzateke, ahalegin serio bat egin ondoren, ezinezkoa zaidala konturatzea!

Ez da ezinezkoa, ezta?

____

6 comentários:

  1. Trapero jauna:

    Aurreratu egin zara. Nik ere elkarrizketa patxadaz irakurri eta zerbait atera nahi nuen neure txoko digitalean.

    Atxaga larri bizitzea normala da. Agenda beti bete samarra izaten duen horietakoa baita Asteasukoa.

    Segi untsa.

    ResponderEliminar
  2. Mr Trapp:

    Topatzen baduzu modua, abisatu mesedez, uste dut horren beharrean gaudela asko eta asko.

    Mersi.

    ResponderEliminar
  3. Baina agenda beteta izanagatik ere, lasai bizi leike, ala, Iturri? Dana kontrolpean eta lotuta izateak eman behar duen lasaitasuna... Ni sekula ez naiz agenda bat jarraitzeko gai izan eta.

    Nere kontu, Jozu, nola ez ba!

    Hasiera ezin txarragoa izan det behintzat. Ostiral gauean nere ordenagailuak poff egin zuen. Bi egunetan, berrehun aldiz bai saiatuko nintzen hura piztu eta bizirik pixkabatean manentzen. Alperrik.

    (Ordenagailuak Poff egitea, seinale bat ote zan? Nik interpretatzen jakin ez dedana?

    Ea ordenagailu-teknikariarengan bigarren seinalea antzemateko gai naizen ;-)

    ResponderEliminar
  4. Asmatuko al genuke tren horretatik jaitsita bizitzen? Ez dakit ba...
    Eta gauza bat da itxura (neuk ere lasaiaren itxura ematen baitiot Atxagari), eta bestea barrutik pasatzen dena eta seguru asteak beste bi egun gehiago edukiko balitu ere asteasuarrak nahi adina zeregin izango lukeela beti.
    Ordenagailuak ploff egin badizu, agian hauxe dezu trenetik jaisten saiatzeko aukera, edo jaitsi bazara gutxiagotan igotzekoa.

    ResponderEliminar
  5. Ez da ezinezkoa: Nik badakit zein den modua; lagun batek ia lortu du. Baina gauza asko utzi behar dira alde batera. Batez ere zerbait edo gehiena utzi behar da. Ezin da jornada osoko lana egin, eta bloga mantendu, eta beste blogak letu eta parte hartu, eta albistegietan parte hartu, eta familia atenditu, eta maitale ona izan, eta lagunak zaindu, eta ama-aita prestua izan, eta norkbere aita eta ama zaharrak zaindu, eta... Ezin da denetara iritsi. Lasai bizitzeko, gutxira iritsi behar da. Eta batez ere, lasai geratu egin duzun aukerarekin. Trapero! zu oraindik ez zaude horretarako prest. Ezta ni ere. Jakintsuak bagara jakingo dugu noiz iritsi zaigun garaia.

    ResponderEliminar
  6. Beste seinale bat: gaur informatikari-teknikariak ordenagailua bueltatu dit: begiradarekin mezu hau luzatu dit:

    "Manolete, Manolete, zi no zabe torear, pa qué te mete?"

    Aurrekoan bentiladorea askatu nuen, hautsa kentzeko, eta nunbait ez nuen beharbezela lotu. Ordenagailuak 90 gradu hartzen zituen eta itzaldu egiten zan.

    1go ondorioa: makina gehiegi berotuz gero, erre egingo da

    2. ondorioa: zi no zabe torea, pa qué te mete, hau da, ez eskatu zure buruari eman dezakeena baino gehiago. Onartu zure mugak.

    Zu, saiatuko naiz, baina ia ziur dakit ez dedala lortuko. Estatistikak nere kontra jokatzen dute. Hamaika aldiz saiatu naiz, eta hamaika aldiz hutsegin det ;-)

    Arantza, hau ohorea! Arrazoi haundia daukazu bai. Eta ea Atxagaren jakituriaren erdira behintzat iristen geran, garaia noiz iritsi zaigun konturatzeko!

    ResponderEliminar