2009-10-08

Orgasm o e t a z

Orgasmoei buruz azken egunotan jasotako hainbat kontu dakarkizuet gaur.

Sexuaren inguruko gaiak izan ere, edozein egunetan erakusteko hain dira egokiak…

Estimatuko dituzuelakoan:

PILATES

Udazkenak, kilo batzuk kendu beharrak, osasun faltak, eta beste arrazoi ezkutu batzuk, nere lagun batzuk, hiru hain zuzen, emakumeak denak, Pilates ikastaro batean izena ematera eraman ditu.

Hauetako batek kontatu zidan aurrekoan, maistrak, gomendio bat eman ziela: zoru pelbikoko muskulatura indartzeko, bola txinatarrak erabiltzea.

Ez dakienarentzat, bola txinatarrak, barruan beste bola batzuk dituzten bola batzuk dira, bi bola hain zuzen, emakumeek baginan eramateko-erabiltzeko pentsatuak.

Wikipediara jo nuen azalpen eske, eta joe, benetan gozagarria da bertan datorrena. Bereziki pusketa hau:

“Puede servir como objeto antiestresante por el efecto tan agradable que produce el llevarlas en el lugar indicado, ya que emula a una masturbación infinita y estimulante.”

Masturbación infinita y estimulante… ante… ante… ante… … … ….

7 hizkidun hitz bat etortzen zait burura, pasarte hori irakurtzean. Saria asmatzen duenarentzat.


MESANOTXE GUZTIETAN


Arantza San Sebastianen artikulu bikain honek, gizonok – eta, artikulua irakurrita, emakume batzuk behintzat bai – ezagutzen ez degun errealitate orgasmiko baten berri ematen digu.

Nola, zuk ere badaukazula bat?

Pila kargagarriak erosi behar izan dituzula??


GAIXOTASUN ZORIONEKOA


Kapritxosoa da oso natura, batzuetan. Akastuna. Batzuei sekulako endreduak sortarazten dizkie: egun batetik bestera tokirik aldrebesenean jaio eta sekulako indarra hartzen duen grano bat, esaterako, adibide esanguratsu bat ipintzegatik; milaka adibideren artetik, bat.

Baina batzuetan naturak erregaluak ere egiten ditu. Hona dakarkizuedan protagonistak behintzat, ez dirudi inundik ere trauma bat duenik:

Bideoan esaten dutena, ez det tutik ere ulertzen; nik, “Aufidersen" eta "dotxan dotxan iberale”tik harago, alemanieraz ez baitakit ezer. Baina ulertu, primeran ulertzen da zer gertatzen zaion zorioneko neska honi:

Neska honek berezko orgasmoak ditu! Ez berak bilatutakoak: orgasmoek eurek bilatzen dute bera!

Eta hain da espeziala, eta naturala emakume hau, kazetariak gonbidatzen dituela etxera, eta zain geratzen dala, mundu guztiari bere orgasmo berezietako ale bat erakusteko.

Eskuzabala neskea.

Ez galdu hiru momentu hauek:

- Orgasmoa, 04,58 minututik aurrera…
- Kazetariaren aurpegia, 5,05
- Orgasmoaren bukaeraren une zoragarria 5,33
- Eta protagonistaren agurra, 5,44






Aurreko 7 hizkidun hitza, berriz ere gogora...

Arrastorik ez e? Tira ba...

Eta honenbestez, orgasmoez gaurkoz, kitto.

Gusto pixkat hartu dezuelakoan…

_____

2 comentários:

  1. Patxi, Patxi, porrua sartu dizutela uste dut (erotikoa, ezta?).

    Bideoaren tonoa ikusita, esaten dutena entzunda eta ikusleek erantzunetan komentatzen dutena irakurrita, beldurrik gabe esan daiteke bideokoa muntaia hutsa dela.

    Ez al da sendagilea guapoegia? Eta mutil lagun ohia? Ez al da neska bera, "naturalegia"? Kameren aurrean duen orgasmoa, berriz erabat faltsua ematen du (emakume baten benetako orgasmorik ez al duzu inoiz ikusi, ala?).

    Gezurra da, porru galanta.

    ResponderEliminar
  2. Parrezka nago oraintxe

    Askotan sartu izan didate ziria, honetan ere hala balitz, ez nintzateke gehiegi lotsagorrituko, baina bideoa zenbat eta gehiagotan ikusi, orduan eta konbentzituago nago, orgasmo hori benetakoa dala.

    Kazetariaren susto aurpegia ere, neri guztiz sinisgarria egiten zait!

    Espero det, zure erantzunaren ondoren, norbaitek behintzat nere ustearekin bat egitea! A ze porru aurpegia geratuko zaidan bestela ;-)

    ResponderEliminar