2009-10-20

Salba ditzagun perretxikoak

Atzo bizikleta pasiatzera irten nintzen, eta neu haren gainean.

Telleriartera iritsi nintzenean…




Errekan zer ikusiko eta…

Karramarru bat!

Nere bizitzan ikusten nuen lehenengo errekako karramarrua. Hura poza nerea!

Harri baten azpian ezkutatu baitzan, ezin izan nintzen beharbezela fijatu. Haundia zan. Gorrixka. Baina, euskalduna ote zan, nik ikusitako karramarro hura, ala txiklea jan eta saskibaloian jolasten zuen?

“Aphanomyces astaci izeneko onddoak sortutako afanomikosi deritzon gaitza da; hainbat lekutan “karramarroaren izurritea” deitua izan dena. Onddo hori ziurrenik, Ameriketatik Europara ekarri ziren karramarroen bidez ailegatuko zen gure ibaietara eta urte gutxitan bertakoen populazioak suntsitu zituen.” (zientzia.net)

Edonola ere, gehiegizko arrantzak ere lagunduko zuen errekako karramarroaren desagerketa ia erabatekoan. Nik hala entzunda daukat behintzat. Deskarga errekan, Urretxun, bazirela ugari karramarroak, gehiegizko arrantzak batere gabe utzi zuen arte...

....

Gehiegizko “arrantzak” gure mendiak perretxikurik gabe utziko dituen bezela, norbaitek erabaki zorrotzen bat hartzen ez badu. Argi ibili.

Perretxikuak arriskuan

Gaur mikologo bat izan da Euskadi irratiko Faktorian, Aranzadi Zientzia Elkarteko Joxe Manuel Lekuona ikerlaria, eta esan du, horixe, argi ibiltzeko mendiari deskantsatzen uzten ez badiogu. Gehiegizko sukarra dagoela perretxikuekin. Ez dagoela ez neurririk, ez bururik.

Imajinatu, hemendik hamar bat urtera edo:

"Atzo bizikleta pasiatzera irten nintzen, eta neu haren gainean.

Telleriartera iritsi nintzenean…

Bide ertzean zer ikusiko eta…




Perretxiku bat!

Urteak perretxikorik ikusi gabe. Hura poza nerea!"

____

4 comentários:

  1. Ados Trapero, hor ibiltzen dira basoz-baso nork otzararik handiena beteko. Batzuk eurek jateko eta gainerakoak askotan nori oparitu ez daukatela.
    Ehizaren traza hartzen diot nik sarri: -Nik bi kilo -Ba nik hiru otzara...
    Espezie depredatzailea omen gara-eta.

    ResponderEliminar
  2. Ze goxoa egoten den onddo tortila... Afari bat hasteko mokadu goxo-goxoa iruditzen zait niri.
    Aurten, astelehenetan lanera noala, beste "mokadu goxo" bat bezala izaten da zuk eta zure lagun "madrildar"ak irratian, Faktorian, izaten duzuen parte hartzea. Lanera noala entzuten zaituztet, eta zuen saioa bukatzen denean iristen naiz lantokira. Astelehen honetan konturatu nintzen kotxetik ateratzeko garaian irribarrez nindoala... eta ez da ohikoa astelehenetan...
    Eskertzekoa da benetan.

    ResponderEliminar
  3. Nik ere jan dizkiat perretxiko batzuk udazkena hasi zenetik, patxi. Koñatuak ekartzen dizkik eta hain zeudek earrak...
    Baina nere partetik jarri diat zerbait. Bildu eztiat bat bera ere bildu(norbait pozoinduko nikek, seguru). Nik udazken hontan masustak bildu dizkiat, ikaragarri. Hauek eztiate estimazio haundirik eta nahi adina zegok. Eztakik ze mermelada goxoa atera zaidan...

    ResponderEliminar
  4. Oraintxe esan dezu, Jozu. Depredatzailea. Depredatzaile-artaburua ;-)

    Bai, goxoak egoten dira, tortilan, plantxan, edo egosita. Ni oso zalea naiz. Angula zalea ere banintzen txikitan. Ez al da beste hainbeste gertatuko onddoekin...

    Zaletasuna oraindik gehiago zabaltzen bada, argi ibili!

    Nik aurten, 3 pote baino ez, Jaio, baina iaz, 10 uste det atera zirela! Tradizioa da gurean, masusta bilketa.

    Saltsa-maltsa, pozten naun izugarri astelehen goizak pixkabat alaitzeaz. Ez da lan erreza, astelehena goxoago egitea!

    Ea hemendik aurrera ere asmatzen degun. Gogor saiatuko gera :-)

    ResponderEliminar