2009-11-08

Algecirasera noa

Urtero berdin xamar gertatzen zait. Fuerte hasten naiz kirola egiten udako oporren ondoren, baina azaroan negu euritsuak etxe barrura bultzatzen nau ezinbestez.

Gero gabonak datoz: gaztainak, taloak, intxaursaltsak, brazogitanoak...

Olentzeroren gerrialdearen antza haundia irabazten du nere gerrialdeak urteberri aldera, batere nahi gabe.

Beraz, aurten, inertzia gaizto honi erremedioa ipintzea noa.

Algecirasera noa. Bizikletaz.




Ganbaratik bizikleta estatikoa jetsi det arratsaldean.

Tartetxo bat hartzen dedanean, egunero, edo egun biz batean behintzat bai, gainean ipiniko naiz, eta pedalei eragingo diet, Marino Lejarreta baino saiatuago.

Bultzagarri polit bat izango det gainera: nere jakinmina.

Herri batera iristen naizenean, Flickrren kuxkuxeatuko det, bertan zer aurkituko. Seguru paraje ezin ederragoak daudela.

Oraintxe egin berri ditut 18 kilometro, eta horra noraino iritsi naizen: Arrasateraino.

Bai herri polita, Arrasate!

(irudien gainean egin klik, egileak zein diren jakiteko)














Ea hurrengoan noraino eramaten nauten nere hankek...

(eskubiko zutabean izango dezue nere ibilbidearen berri. Ea ez naizen bihurguneren batean ateratzen edo, ez dedan kerizpe batean komeni baino siesta luzeagoa egiten...)


____

10 comentários:

  1. Algeciraseko bidaen habil orduan, patxi??? Ze krixto billatu behar ote duk hik han, edo bidean? Seguru gauza interesante mordoa letuko degula hemen. Ondo, ondo. Gerribuelta lirain-liraina jarriko zaik. Herri zahar honetako ARAZOA tarteko ni ere algecirasera joango nauk abenduaren lehen asteburuan. Jajaja, earra izango dek, hemen hainbeste urtetan hogei kilometrora egon eta ez ikusi, ezta aita santua etorri zenean ere, eta orain algecirasko puntan alkar ezagutzea, ezta?
    Ia topatzen dekan Camaronen familiaren taberna. Osaba-edo egoten duk bertan eta bera bezain politta dek.

    ResponderEliminar
  2. JAio nauk, patxi, orain konturatu nauk izenik ere eztedala jarri

    Ondo ibili

    ResponderEliminar
  3. Hori da animoa, gizona!! Neuk ere gauza bera egitea pentsatu dut, eta zer iruditzen munduari buelta ematea?
    Arazo bat dut, bizikletaz gain hankak eta gorputza ere nahiko estatikoak ditudala.
    Oso ideia polita, bai horixe! Bejondeizula!!

    ResponderEliminar
  4. Jaio, presaka irakurri al den? Metaforikoki nitxin Algecirasera,
    Ala heu ere, metaforikoki ari haiz, eta ez naun enteratu? Gaur izan ere, kilometro mordoa egin dinat estatikaren gainean, leher eginda natxion! ;-)

    Camaronen tabernan gustora hartuko nizkiken berberetxo batzuk hire ondoan!

    Zu, munduari buelta, gehiegitxo, ta Algecirasera ere... Ikusiko degu!

    Oso argazkizale zeran aldetik, irauten dedan bitartean behintzat, majo gozatuko dezu hortik zehar hartutako argazkiekin. Hala espero!

    Ni majo ari naiz gozatzen behintzat! Eta hasi besterik ez naiz egin...

    ResponderEliminar
  5. Jajajaja eta berrize jajaja. Bai, patxi, presaka irakurri diat. Bizikleta estatikoaren esaldia desagertu zaidak. Alde hontan giputzok dugun famaren errua ni eta nere moduko beste hiruk bakarrik diagu. Gainera kontuak ateratzen hasi nauk eta egunean 20 bat Km eginda Camaronen tabernan zita egitea, ezinezkoa; hori pertxero bihurtzen ez baduk, badakik, neguko txamarra haundiak-eta ze ondo gelditzen diren manillarrean eskegita

    ResponderEliminar
  6. bizikleta pertxero? Ez horixe! Aurten ez! Emozionatuta natxion, dagoeneko bigarren edizioarekin pentsatzen ;-)

    Aupa Jaio!

    ResponderEliminar
  7. Tira, hiru egun joan dira eta honezkero Burgosen edo egongo zara, ala? ;-)

    ResponderEliminar
  8. Lermaraino iritsi naiz Jozu. Datorren astean madrileraino baietz... ;-)

    Ez al didazu lagundu nahi??

    ResponderEliminar
  9. Datorren astean jungo nauk Algecirasera azkenean. Ia hire albuma osatzeko argazki bat edo beste ateratzen dudan. Oraindik urruti habil, ezta? Ta hire gerribuelta zertan da. Pufff, neureari ez begiratzea onena...
    Ondo segi, patxi!

    ResponderEliminar
  10. Madrid behintzat pasa dinat! Nere gerri-buelta hala ere... badirudi ez diola eragiten kirolak. Zer da hau?? Izan leike, akaso, kirolak apetitoa pizten didala ;-)

    Bialdu bialdu argazkiak, Jaio!

    ResponderEliminar