2009-11-29

Bizitza edertasun-lehiaketa hutsa da

Madrileraino iritsi naiz azkenean; bi filme ikusi ditut hasi nintzenetik, denbora honetan.

Entretenituz askozaz ere errezago egiten baitira kilometroak. Ordenagailuaren parean jarri, Play-ri eman, eta dzi-dzi-dzi-dzi...

"El secreto de sus ojos" bat. "Pequeña miss sunshine" bestea.

Ikusgarria izaten da (nahiz eta, eskerrak, inor ez dedan izaten begira), ze gogoz eragiten diedan pedalei guztiz emozionatuta eszena hunkigarriren bat ikusten dedan bakoitzean...

Gaur, "Pequeña miss Sunshine" ikusten ari nintzala, ia salto ere egin det bizikleta gainetik, eta hasi naiz neu ere dantzan, lehiaketaren pasartean (Pelikula ikusi dezuenok ulertzen didazue. Ikusi ez dezuenok, zeren zain zaudete?).

Beste pasarte batean berriz, barru-barruraino iritsi zaizkit, neskatxa artistaren anaiaren hitzak.

Bai, erromantiko xamarrak dira...

...

Edo ez dira?

....


"Horixe da bizitza: edertasun-lehiaketa bat bestearen atzetik. Institutoa lehenengo, unibertsitatea gero, lana ondoren... Utikan! Gustatzen zaizuna egin behar dezu, eta utikan beste guztia."




____

2 comentários:

  1. "Horixe da bizitza: edertasun-lehiaketa bat bestearen atzetik. Institutoa lehenengo, unibertsitatea gero, lana ondoren... Utikan! Gustatzen zaizuna egin behar dezu, eta utikan beste guztia."

    Hala beharko luke, baina ez dugu egiten, edertasun-lehiaketan jarraitzen dugu, lehia gogorrean.

    ResponderEliminar
  2. Tira, konturatzea bakarrik, ez da gutxi, Zu.

    Hala ere, danok gustoko degun hura eginez... Zeinek egingo lituzke inork nahi ez dituen hoiek? ;-)

    ResponderEliminar