<!-- --><style type="text/css">@import url(http://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/697174003-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener("load", function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <iframe src="http://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID=9258702&amp;blogName=Patxitrapero&amp;publishMode=PUBLISH_MODE_BLOGSPOT&amp;navbarType=BLACK&amp;layoutType=CLASSIC&amp;searchRoot=http%3A%2F%2Fpatxitrapero.blogspot.com%2Fsearch&amp;blogLocale=pt_PT&amp;homepageUrl=http%3A%2F%2Fpatxitrapero.blogspot.com%2F" marginwidth="0" marginheight="0" scrolling="no" frameborder="0" height="30px" width="100%" id="navbar-iframe" allowtransparency="true" title="Blogger Navigation and Search"></iframe> <div></div>

derecha

- Aurreko txantiloiak krak egin du, eta zirimola bat gertatu da. Kajoi batetik beste zahar hau erreskatatu det, nostalgikoentzako hain aproposa. Baditu gauza batzuk kendu beharrekoak, ea denbora lapurtzen dedan handik edo hemendik

Matxek bloga daukala jakin det, eta hara, zer aurkitu dedan bere barruan...

Zenbait argazkiri kariñoa hartzen zaie. Badute zerbait berezia, ederrak dira, edo badute zeozer, zer dan ez badakizu ere. Noizik eta behin, hauetako bat hemen.

Eduard Punseti jasotako bat, entzun dizkiodan guztietatik, gehien gustatu zaidana

Zenbait kantak bizi guztian zehar lagun egiten dizute, gehien behar dituzunean azaltzen zaizkizu, zuk eskatu gabe. Hementxe nere adibideak.

Hau abaildu xamartuta nagoenean etortzen zait, eta animatu egiten nau mordo bat.

Hertzainak taldea. Zoriontsua.





Ohituegi gaude kanpora begiratzen. Horretara bultzatzen gaitu oraingo mundu honek. Aldiz, meditazio puntu bat derrigorra da, barnera begiratu, zer gustatzen zaigun, zer ez, zerk egiten digun min aztertu, eta geure buruak onartu eta maitatu.

Estitxu Fernandez: barne mundua



Baño denetan harrigarriena, Kanpiñaren izena irakurri genuenean: Ayozar! Balerdi mendia, Mallozar bezela ezagutzen dela jakinda, kasualitate gehiegi izan zitekeela pentsatu genuen…"



B3C: Ba ote? Egia ote!





Baina, ez zaizue iruditzen eskola dela, hain zuzen, aho guztiek aldarrikatzen eta eskatzen dituzten balioak lantzen dituen erakunde bakarra? (..) oso bakarrik sentitzen gara maisu-maistrak ahalegin horretan.

Heziketa denen ahotan. Denen ardura?



Rotterdamgo Erasmoren ustez, bizi ahal izateko arduragabetu beharra dago, erotu. Ezkondu, seme-alabak ekarri… pitzatuta ez bageunde, ez genuke halakoetan amiltzeko ausardiarik.

Markos Zapiain: Oraingo nerabe ardurabakoak

Oin dala ez urte asko, Karraspixoraiñok juaten nintzan gabaz antxitxiketan. Behin zubixa pasauta illuntasunian murgiltzen zan bat. Jentiakin topatzen ziñan, eta arpegixa ez ikusitta be kaso egitten gentsan alkarri. Itxasuan baiñua hartzian be, ederra izaten zan are baltzetik ibilli eta ur baltzetan sartu, herriko argittasuna ugarte baltzan atzian uretan isladia egitten zebala. Batez be iratargi betez.

Garagoittiko orakulua: Euskal tenebrista


«Irakurri berri dudan sanskritoz idatzitako poema antzinako batek, ordea, itzulerara gonbidatzen gaitu. Poemak dio: “Mundu osoa eskainiko balidate, hiri batekin geldituko nintzateke ni, eta hirian etxe batekin, eta etxean logela batekin, eta logelan ohe batekin, eta ohean zurekin, ene laztana, mundu osoak baino gehiago balio duzu-eta”.». Koadernoan. Hitz beste

Bide batez, OLPC erakundean ari dira euren ordenagailuaren hurrengo bertsioa prestatzen. 2010erako atera nahi dute 75 dolarreko kostuan. Eta hau ere, guztiz iraultzailea eta zoragarria da. Liburua irekitzean, bi orriak dira ukimenezko pantailak. Beraz, orri bikoitzeko benetako liburu gisa erabil daiteke, edo ordenagailu gisa teklatu birtual baten bidez. E-gor blog: Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!

Gogoan dut, halaber, Patxi Noblia enpresaburu hendaiarrari Euskal Departamentuaren inguruan galdegin ziotela behin telebista frantziar bateko albistegian, eta honela erantzun zuen: “Hara, mundu guztian ibiltzen naiz ni, eta galdetzen didatenean gure enpresa non dagoen, zer erantzun behar diet? Akitanian dagoela? 64garren departamentuan? Pirinio Atlantikoetan…? Hara, Euskal Herrian dagoela esaten diet eta kitto. Berehala ulertzen didate!” Alua mundua: Diferenteak izaten dituk amorrayak eta eskalluk

Eta, hara joan diren bidali bereziek (EITBkoez ari naiz; horiek inporta zaizkit gehien) ere hartu dezatela asteburua libre. Beraiek ere ondo merezia dute weekend eder bat. Ia informatiboki sufritu izan duten Estokolmo sindrometik askatzen diren apurtxo bat.

“Yes, weekend” (irakurri “Yes, We Can”)



Ea ba, ea ba. (...) —bihar jakingo da gehiago, antza—, hanka sartuko dut seguru-seguru kronika azkarregi honetan. Beti lez. Baina hau blog pertsonal bat da, eta hemen ezin bada hankarik sartu, esango didazu zein demontre den horretarako toki egokia.) Kontxo kontxo! Alua mundua.

(...) Egun, telebistako edozein albistegiren erdia aisa betetzen dute hilketa eta atentatuek, berdin da gerran, drogan, trafikoan, genero indarkerian edo psikopatia batean duten iturria. (...)

Morbo hau ez da normala. Iparraldeko lagun batek esaten dit sarri: Nola jar dezakezue istripu arrunt bat lehen mailako albiste? Horretan ere, gero eta espainolago jokatzen dugu, nonbait. Piperrautsa: Morboa

Arte modernoa ikuskizun tonto baina dibertigarri bat besterik ez da. Edozerk balio du. (...) eta aire girotua badago udan eskertzen da bisita fresko bat supermodernitatearen tenplu berri horietara: hiri bakoitzak berea merezi du. Ingelesen hilerria: arte modernoa dibertigarria da.



«Dena komunikatu nahi dizut. Horixe dut, hain zuzen ere, gogoko: (...) Jakituria baldintza batekin eskainiko balitzait, dakidantxoa ez zabaltzeko eta ezkutuan gordetzeko baldintzarekin alegia, uko egingo nioke delako jakituria horri: konpainiarik gabe, ondasun baten jabetza ez da sekula atsegina». Ez adiorik. Hitz beste

Hatxis saltzailea atxilotu egin zuten. Berrogeitaka urteko gizona, duela hogei urte droga gogorragoetan ibilitakoa. Herriko eta inguruetako gazte gehienei saltzen zien. Ilobei ere saltzen zien. Seme-alaba nerabe eta gazteari ez, hoiei ez zien ez saltzen ez ematen. Adierazi zuen kirolariak direla, eta ez duela nahi hatxisa kontsumi dezatela, ez duela nahi berak bezala buka dezatela. guraso izatea zer den.

Duela urte bat baino gehiagotik hilean behin gutxienez, gure baserritik gertu dagoen Kalamua mendia igotzen dut, ortozik. ( )Bizio bihurtu da. Behar, ia. Gogaitua edo nekatu xamar nagoen garaitan bueltatxoa falta zaidala somatzen dut. Masajea musutruk, eta gehiago... Ortozik nago

Demagun badaudela. Bai argia eta baita papera ere. Falta dena krisketa dela. ( ) Imajinatzen egoera? Makurtuta, baina komuneko tapa ziprizkindua ukitu gabe, esku bat luzatuz. Surf-larien posturan, “besoak metroerdi luzeago zergatik ez ote ditut” galdetuz. Dikazkan: nola zimurrarazi muturra...


Nahiago dut eguzkia izkutatzen denean joatea, jende gutxi, kolore politak, tenperatura atsegina eta konpainia onean baldin bada, askoz hobeto.Kolore hauek oparitu zizkigun atzo Azkorriko hondartzak… Zirikatzen: Azkorri


Zergatik esaten ditugun gauza guztiak atzekoz aurrera esaten digute. Asisko Urmenetaren erantzuna: Hurrengo pista, beheitiko pisuko sukaldeko ezkerreko armairuko eskuinaldeko bigarren kutxan dago. Erdaraz hor hasiko zara, en el segundo cajón del armario... Hara, erdaraz hori irakurri orduko, euskarazkoa irakurri duena lehenengo pisuan da. Sagrario Aleman euskaltzaina (4)

Bestetik, gurekiko exijentzia ere ikaragarri igo dugu: profesionalak, kultuak, irakurzaleak, interesanteak, maitale bikainak, sexiak, gorputz lirandunak, depilatuak, alaiak, eleanitzak, zentzudunak, erakargarriak, osasuntsuak, kirolariak....izan behar dugu, eta gainera takoi altuetan. Emakumeon exijentziak. Kalamuatik Txargainera


Gizon jakintsu haren azalpenak ez zidan monarkiari buruzko iritzia aldarazi, baina erakutsi zidan norberari absurduena iruditzen zaiona ere justifika daitekeela arrazionalki eta intelektualki. Ezin konta ahala dira, jakina, harrezkero ezagutu ditudan adibideak. Bai totem maskala! Inon izatekotan.


... Askotan zutabegilea heroi txiki bat sentitzen da bere bakardadean, izan ere, inor izan gabetan ere, etorri egingo zaizkio Diputatu Nagusiak, edo alderdietako buruak, edo auskalo zein, kontuak eskatzera. (...) Zutabegintzaren ajeak dira, askotan, gehiegitan, autozentsurara bultzatzen dutenak. Kritika ez da gaurko kontua. Alua mundua.


...egin beharreko lanak erdizka eginez eta pentsamendua beste nonbait. Agian bera ezkutatu zeneko egun hori zerabilen buruan, eta ezkutaleku hartan berarekin egon zenaren oroimena ekartzean ere, ziur naiz, hautsa harrotu egin zitzaiola oroimenaren kutxan. Hautsa. Gauzen hegoaldea.


Eske, nik beti esan juat, personia feliz ixateko gauza txikixetan dao felizidadia, e! Ojo, e! Kontu, hori! Gauza haundi-haundixetan nik ondio ez juat felizidaderik ikusi iñori be.

Etxabarri: "Gari ebaten..."


Errutinari ekin beharra dago: mila hitz idatzi, buzeoa praktikatu, martini pare bat edan, bazkaldu, maitasuna egin, beste mila hitz idatzi, afal aurreko beste koktel bat eta afaria, Jamaikako ilunabarra lagun. Horrela egunero. Errutina. Gauez eta azpikeriaz


Erronkariera entzuteko, adibidez, eta geure baitarako esateko: “Hau ez da guztiz arrotza, eta entelegatzeko gauza bagara, ez da guztiz galdu, ez da oroipen hutsa, Atur herria den bezala”.
Eskerrik anitx, Fidela.

Fidelaren ahotsa.



Bi esperantza
Ustekabe bat.
(Itxoiten jakitea hain da ederra!)
Apaizari hika



...Zentzu honetan, maitasuna injustuki banatutako indarra da, herrialde jakin batzuetatik erauzten den sentimendua, beste batzuen onurarako.

Markos Zapiain: Amaren maitasunaren deslokalizazioa


Onartu beharra dago halako poztasuna eta animoa ematen duela urruneko jendea umorez eta gogoz ikasteko ahaleginean ikusteak, eta zer pentsatua eman beharko lieke askori, ezta?

"Es un idioma complicado y eso le da un encanto adicional"

Karrajua: hangoak eta hemengoak.


Nork igotzen ditu prezioak? Nor ari da gu guztion bizkar aberasten? Ekoizleak ez, baserritarrak, arrantzaleak... Ez omen dituzte prezioak igo. Nork orduan, bitartekariak? Produktu horrek merkaturatzen duenak? Zergaitik ez dakigu garbi katearen zein begitan egiten duen prezioak gailurra? Non dago trikimailua? Izan eta esan: magia



Konfuzioren ikasle batzuk maisuarengana joan ziren, eta galdetu zioten: “Nondik hasiko zinateke zu herri bat gobernatzen?”. Pentsalariak erantzun zien: “Hizkuntza hobetuko nuke”. Farfailaren kontra. Hitz Beste.


Kixmi: big bang.

Zerk eragin zuen bada burmuinaren eboluzio izugarria? Ezetz asmatu!

Kixmino lisergikoa



Lege eta aginduekin bezalaxe gertatzen da adierazpen arruntekin ere. Baieztapen askoren helburu bakarra kontrakoa gerta dadin bideratzea da.

Markos Zapiain: ez betetzeko legeak



Gaur gauean “orain eta hemen” jarri ezazu gogoa: izara leunak, ametsen eremua, arnasa gero eta sakonagoa... loak berehala harrapatuko zaitu bere sare gozoetan.

Garagoittiko orakulua: Bizkor bizkor bizkor!

Izan ere, gure arruntean zerbait handia egin genuen: bateratu. Zintzo eta eskuzabal jardun ginen, zailtasunak gainditzen. Idatziaren gainean eztabaidatu eta astia hartu genuen ados jartzeko. Bi urte haietan ez zen bozketa bakar bat behar izan. Eta ez pentsa, 45 laguneko enpresa ari ginen sortzen.Gozatu egin dut oroitzean. Goiena HUEZIn. Piperrautsa

Pentagonoaren datuen arabera 4 milioi libra uranio zabaldu dituzte. Hau, erradiaktibitate kantitateari erreparatuz astakirtenkeria handia da, Nagasakiko bonbarena baino 250.000 aldiz gehiagokoa. (...)Gerra nuklear modernoa. Ortozik. Irakeko gerra, aldaketa klimatikoa eta gerra nuklearra.

Hemen, blog honetan bertan, (1, 2, 3, 4, 5,...) Azaleko kontuekin, kosmetikarekin, iruzurrarekin lotu ohi dira marketina eta publizitatea sarritan; zernahiren alde edo kontra balia daitezkeen lanabesak baizik ez dira, ordea, "marketina", "komunikazioa", "publizitatea", "pertsuasioa" eta "erretorika" Komunikazio gaitasuna lantzeko oparia


Zalantzarik ez, beldurra azal-azalean dago Estatu Batuetan, eta hona etortzen den kanpotarrak ikasi egin beharra dauka presentzia horrekin bizitzen, bestela, larritasunak itota buka dezake edozein bazterretan. (...) Ez da ahaztu behar beldurra dela (...) bizitzaren etsairik handiena. B.Atxaga. Beldurra



Eta honela bizitzen gera

Galduz ta galduz gure aukerak...


Baga biga bloga:

2c 4d 3a

Curriculum elektronikoa bereziki egokia iruditu zitzaidan komunikazioan eta teknologia berrietan ari den jendearentzat, horrelako curriculum batean enplegatzaileak erraz ikus baitezake eskatzailea zenbateraino den erabiltzaile aurreratua eremu bietan

Faroa: Curriculum elektroniko bat sortu dut


"Ba al dago aukerarik ulertzeko unibertso bat non loreek tximino itxura duten eta filosofoak tximuen ipurdiekin patologikoki liluraturik geratzen diren?"
Kixmi: hirugarren urterako gida


Irabazi ezkero, bakoitzak hiru hilabetez ukan dezake argazki hori bere etxeko hormetan zintzilik, gure amamen garaian Ama Birjinak eta santuak etxez-etxe ibiltzen ziren bezalatsu. Zeuk ere nahiko al zenuke tartean izan? Alua mundua: Morboa
Orain ulertzen dut Japoniarrak Mendebaldera datozenean duten kamera-grina: hain da kultura desberdina, dena dela berezia eta ikusgarria.



Hibaielaiela: japonia, hasteko bi argazki


Egun hauetan bidai bat egiteko lekuak aukeratzen ibili ondoren, Bardeetara joatea erabaki dugu.

Zirikatzen: Bardeak


Birarazten nauzu
Birarazten nauzu
Panpina banintz legez...
Lurrean uzten gero
Lurrean uzten gero
Panpina banintz legez...

La bambola. Emea.




Auzia beste bat delakoan nago: jendeak uste zuen beti gauza goratsuak idatzi behar direla gutunetan, eta horixe da edozein generori gerta dakiokeen hutsik larriena, ez baita ona grabetasuna jartzea bizitzaren jario naturalaren gainetik. Gutun biziak. Hitz Beste.

Txalotu, aupatu, diruz laguntzen ditugu euskara ikasten dutenak, eta ez dago gaizki. Baina badaude baita ere meritua miresten diegun euskaldun berri horiek euskaraz bezain trakets hitz egiten dutenak gazteleraz. Horiek euskara (ona) baino ez dakiten “kaxero”ak dira. Umeak eta zaharrak, gehienbat. “Piska bat, es mucho”. Un poco, zenbat da? - Sinco. Izan eta esan.


danok ibilli biharko giñake iñoiz eskian, gitxienez bizitzan behin. Aterik ate, dendarik denda edo kalian. Jentian begirada hotzak sentitzia zer dan jakitzeko; atia muzturretan ixten zer dan igartzeko. Take a walk on the chung side. Garagoitiko orakulua.


Haren zapatila hondatuak erabiltzen nituen harro. Gauza aipagarri bat ere erakutsi zidan: ezberdinak direla norberak galtzea eta besteak irabaztea. Izan ere berak ez zuen sekula partida bat galdu. “Zer, tio, gaur ere galdu?”, galdetzen banion, azkarra zeukan erantzuna: “Ez, besteak irabazi!”. Osaba Javier. Alua mundua.


Xehetasunetan omen dago benetako bizitza, detaile txikiek egia handiak adierazten omen dituzte. Ez genuen, ordea, begiratzen ikasi, eta ahulezia horrek begi bistakoa soilik ikustera garamatza, ez begi bistakoaren atzekoa. Detailetxoa. Hitz beste.


Uste zabalbua da, baian es da egia bolgariok arineggi iadztn gudula, ta ez dugula idatitako tstuak erepazatzen, badaezdapan, akatzen ba edo best egon daitkeeen. Digutn indibiaren hondorioz bokatato purrrustada zentzujabeak bestetik ez diira. Zintz dagisuet irakutzen hari zaraten tetu hau hirru ero au albiz erre pasatu dudula Bagabigabloga.


kontu eske zorrotza egiten ari zaio harrapatu berri duen pirata bati: zergatik egiten den hurkoen ondasunen jabe, zergatik ez duen besteen izerdiak ondutako lana errespetatzen. Eta piratak: “Ontzi bakarra dudalako naiz pirata. Asko banitu, konkistatzailea nintzateke, zu bezala”. Hitz beste.


Horrexegatik hain zuzen ez dut ulertzen abiadura handiko trenari buruzko galdeketa egiteari ezetz esate isil eta tematia. Eskubideari buruz galdekeetak planteatzen badira, zergaitik ez herritarrengan horrelako eragina izango duen proiektu bati buruz? Izan eta Esan


(I usually cook at eye). Second one, that every etxekoander you ask will give you a different recipe and will promiss you that one is the real thing. You my dear irakorles, will know what this male etxekoander does, and hor konpon: Marmitake

Garagoitiko orakulua


hiltzen garenean itsasuntziak itsasoan bezela geuretarretatik urrundu egiten gera. Behin aldenduz gero, itsasuntziak desagertu egiten dira. Ez ditugu gehiago ikusten, baina han jarraitzen dute nabigatzen. Guk ikusi ez arren. Itsasoaren bestaldean.


Euskalduna zen emakumea, baina sekula euskarazko liburu bat irakurri gabekoa, aitortu zuenez. Aholkuren bat? galdetu zidan. Pixka bat disimulatu nuen, liburu hau eta beste hori aipatu, baina azkenean nirea jarri nion sudur aurrean. Gauez eta azpikeriaz


hamasei kamera, hogeita sei mikrofono eta grabagailu. Pentsatzekoa da badirela argazkitik kanpo geratu direnak ere...

... errealitatearen gainerako ertz gehien-gehienek ez dute kamerarik, ezta mikrofonorik ere. Argazkia. Hitz beste
Benetan erakargarri, psikologoek diotenez, bere burua sakonkien onartzen duena da, izan dadin lodi zein argal, txiro nahiz aberats, etorkin bezela bertoko.
Markos Zapiain












 

2009-11-10


Desestresatzeko udal bulegoa

Leipzigeko zoologikoko hartzek ilea galdu dute.





Estresak eragindako gaixotasun bat omen da. Errukarriak. Oso itxura penagarria dute, baina batez ere, oso itxura ezohizkoa dute. Alkarri begiratuko diote, eta gu kantzontzilotan-galtzerdi zuriak jantzita bezela sentituko dira.

Bihankakook, ohituago gaude. Estresarengatik ilea galtzearena gurean, hain dago zabalduta, eta hain aspalditik, zenbaiti “interesante” ere iruditzen hasi zitzaiola behinola (oso ikuspegi interesatua, itzal haundiko burusoilen batek interesatuki zabaldutakoa, inundik inora…).

Kontua da, Leipzigeko hartzen kontu honek, eta hauen ileak, Ibarrangeluraino eraman nauela:

Hartzek ilea galtzea harrigarria dala? Are gauza harrigarriagoa gertatu da Ibarrangelun:

Udalak (bai bai, udalak) ileapaindegi bat ipini du! Kultur-etxean! (bai bai, kultur-etxean!)

Udal ileapaindegia! Halakorik!

Zer nahi dezue esatea... Ez det esango gaizki iruditzen zaidanik, baina gauza xelebreak asmatzen hasita, asma zezaketen hori baino gauza onuragarriagorik! Esaterako…

Desestresatzeko Udal Bulegoa!


ESTRESARENAK, IZAN ERE, ERREMEDIO ERREZA BAITU


Bai, badira estresatuta bizitzeko arrazoizko motibuak. Esaterako: zure bikoteak aldi berean tabakoa uztea eta dieta egitea erabaki du: exortzistaren haurra dirudi, baina hura baino metroerdi altuago (eta bildurgarriago). Edo babes ofizialeko etxea tokatu zaizu, zorionekoa zu, baina oh… 3.C koak pianoko klaseak ematen ditu, goizez eta arrastsaldez (gauez ere eman izan ditu), eta 1.C koa osteopata da: bezeroak hamar minuturo aiene batean ipintzen ditu, AIIIIIIIIII… AIIIIIII….

Edo hauek baino aspergarriagoak, baina ez horregatik gozoagoak: etxez aldatu zera, langabe zaude, emazteak utzi zaitu…

Ondo da. Holakoetan, aurrera, estresatuta egoteko baimen osoa daukazu.

Baina orokorrean, jendea nahi duelako bizi da estresatuta. Nahikoa luke bere burua pixkabat estutzea, egin beharreko batzuk egitea, eta utzi beharreko batzuk uztea, bizi dana baino askozaz ere hobeto, lasaiago eta alaiago bizitzeko.

Ez du egiten ordea. Zergaitik baina?

Gure berezko joera utzikerian erortzekoa dalako. Grabitatearen erruz seguruasko. Etengabe zutik egoteko ahalegin nekagarrian bizi gera, eta gure berezko tendentziak sofara bultzatzen gaitu, horizontaltasunera, alperkeriara.


Beraz?


Zure buruaz ardurarik hartzen ez dezunerako, hor dago, zure salbatzailea: administrazioa! (erretzeari uztera, kotxean segurtasun-uhala eramatera behartzen zaituen berbera…)

Bulego estu bat, leihorik gabea. Itxia. Ihesbiderik gabea.

Barruan, zu estutzeko gai izango dan funtzionario bat, guraso lanak egingo dituena: izakera gogorrekoa, kokilezina, aldi berean bildurra eman eta babesa transmitituko dizuna… .

Hooooori da, Xabier Arzalluz bat, alegia.

Bai, bera bakarra, baina seguru herri bakoitzean asko arrimatzen zaion ale bat behintzat badagoela.





- 8 ordu lo egiten dituzu?





- Kirol pixkat egiten dezu?





- Neurriz jaten dezu?





- Duela sei hilabete uzten eta uzten ari zeran lan hori egin gabe daukazu??





- Adiskidetu zera amarekin? Zeren zain zaude?






- Ordenagailuan egunean bi ordu ematen dituzula? Humm… Seguru lau edo bost badirela…






...


Sesio pare baten ondoren, garantizatuta: ohitura sanoak, eta bizimodu ordenatua. Desestresastze erabatekoa.

2 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Patxi!!

Hor eskumata dakazuzen gitarrista bixak nundik atazuz? Famau demasak diz eta onuzkeo ya ikusitxuaz dozenerdi bat bidar.

Ah! Trenetik baja, igual ez gaz preparata bañe makinistiai bixkat geldixaua juteko be eskatu gainke.

Musutxu baaat!!

magali

11/11/2009 4:32 PM  
Blogger Patxi said...

Ai Magali, blogean sartzen zeranean fokoak pizten dira! hau poza...

Musikari famau demasa konpenetratu hauek hemen aurkituko dituzu:

http://www.youtube.com/watch?v=6LCuFl55L5Y

Ari naiz bai, makinistari alkandoratik tiraka,

Muxu haundi bat Magali, fado kantatzaile euskaldun apartena! ;-)

11/13/2009 12:27 AM  

Enviar um comentário

Links to this post:

Criar uma hiperligação

<< Home


<








Google

WWW
Patxitrapero











Explorerren bidez gaizki ikusten da Patxitrapero. Merezi du Firefox instalatzea.