2009-11-30

Duintasunaren mugak

Aminetu Haidar





Irigoienenean aurkitutako elkarrizketaren zati batek, hotzikara eragin dit:


- Usted tiene dos hijos pequeños. ¿Ha pensado en qué sería de ellos si usted muriese?

- Tengo dos hijos, pero también tengo mi dignidad, que está por encima de mis hijos. Lo que ha sucedido es un ataque a mi dignidad que no puedo aceptar. Entre mis hijos y mi dignidad, prefiero mi dignidad. Ellos vivirán sin madre, pero con dignidad.

____


Galdetu ote die beraiei, bere umeei, zer duten nahiago, amaren duintasuna, ala ama bera?

Heroiei, egia da, asko zor zaie; asko laguntzen dute hainbat bidegabekeria zuzentzen, baita beste askoren sufrimentua saihesten ere, baina ume batek halakorik ezin du ikusi, ezin du ulertu, eta neri behintzat, ez zait bidegabekeria haundiagorik bururatzen, bi ume hoiek, helburua edozein dala ere, amarik gabe geratzea baino.

Berari egin zizkiotenak ezagututa ere:

"Pasé encarcelada, sin juicio, cuatro años, con los ojos vendados, día y noche. La comida no valía ni para los animales. Fui torturada durante tres semanas. Me aplicaron corriente eléctrica, me amarraron a una silla con cuerdas, me pegaron seguidamente. En pleno invierno nos sacaban fuera y nos echaban agua helada. Los insectos vivían en mi cuerpo. Desconocíamos lo que pasaba fuera, y nuestros familiares desconocían si seguíamos vivos o no. Cada dos o tres meses traían perros salvajes Hay dos personas que estuvieron conmigo que aún siguen con las marcas de los perros. Nosotras tuvimos suerte de no ser violadas aunque los guardas lo intentaron. Hay otras que si lo han sufrido, y de forma brutal."

____


Goiko hau atzo arratsaldean idatzi nuen. Gauean Slumdog millonaire filmearen lehenengo hiru ordulaurdenak ikusi nituen, eta asko hurbildu nintzen Amineturengana, inola ere espero ez nuen neurrian.

Hitz hutsak baino zeozer gehiago behar degu inoren sufrimentuak gu hunkitzea lortzeko. Horretan irudiek indar haundiagoa izan dezakete. Nere kasuan behintzat, izan dute.

Gutako gehienoi oso urruti geratzen zaigu mundu basati bihozkabea, oso urruti miseria gorria. Gure mundua beste bat da.


____


eguneraketa:


___



3 comentários:

  1. Gure mundua beste bat da, lehen aipaturiko edertasun-lehiaketan sartuta gaude eta ez dugu beste mundu hori ikusi nahi, edertasun artifizial horren azpiko zimurretan kili-kili egiten baitigu, eta kili-kili hori ez da atsegina.

    ResponderEliminar
  2. Ez dut ikusi zuk aipatzen duzun pelikula, aspaldian ordenadorean bideotxoak ikusteko denbora besterik ez dut hartzen, baina honekin bakarrik nahiko lan izan dut amaiera ikusteko:
    http://video.bugun.com.tr/bugunPlayer.swf?file=dagilfilm.flv
    Errealitatea zenbaterainoko gogorra izan daitekeen nahiago dut ez imajinatzea...

    ResponderEliminar
  3. ai, Saltsa-maltsa... Gogorra oso bideoa. Fikzioa dirudi, baina seguru errealitatea ez dabilkiola oso urruti...

    ResponderEliminar