2009-11-18

Ez zitzaidan tokatzen

Bizikletaz nindoala, gaur goizean, bide ertzean gelditu naiz, kable bat zuzentzera.

Bapatean, kotxe bat azaldu da nere aurrean. Ni nengoen tokirantz zetorren…

Ezkerrean bainengoen, eta bidea estu xamarra baitzan, presaka, nere karrileraino mugitu naiz.

Ustekabean, oreka galdu det. Hanka kalapietik ateratzeko keinua egin det, baina ez det lortu. Gehiago galdu det oreka...

Segundu batean, garbi ikusi det gertatzera zijoana: ez nuen lortu behar hanka kalapietik askatzea, eta justu kotxea nere paretik pasa baino pittin bat lehenago, errepide aldera eroriko nintzen, eta kotxeak aurretik eramango ninduen.

...

Estuasun ederra pasa det.

Bai, lortu det kalapietik hanka askatzea, jakina, ez nituen lerro hauek idatziko bestela.

Batzuetan heriotza gertu-gertutik pasatzen zaizu: saludatzen dizu, eta abiatu egiten da, presaka.

Gaur beste norbaiten txanda zan nunbait...




____

4 comentários:

  1. Baina zu ez al zinen bat salan ibiltzen bizikleta estatikoan?

    ResponderEliminar
  2. Eguraldi txarra egiten duenean!

    Eguraldi onarekin etxe barruan kirola egitea, nere barne-arautegian larriki zigortuta dago ;-)

    ResponderEliminar
  3. Kirola egitea osasunarentzat OSO KALTEGARRIA dela dioen lagun bat badut... eta askotan arrazoia du. Zenbat orkatila, eta belaun izorratu diren futbolaren erruz! Adibide ederra jarri dezu zeuk...

    ResponderEliminar
  4. Bai, saltsa-maltsa. Eta badaude toki bereziki arriskutsuak: bidegorriak, esaterako. Benetan ari naiz e?

    Etxeko sofan arriskuak asko gutxitzen dira, baina denboraren poderioan sofarekin bat egiteko arrisku bizia ere badaukazu ;-)

    ResponderEliminar