2009-11-05

Poto!

Xabier Silveiraren purrustadaren oihartzuna itzaldu egin dala dirudienean, ni egunero gogoratzen naiz ba Xabier Silveirarekin...

Eta egun askotan, behin baino gehiagotan!

Eta denetan, irriparre batez. Irriparre batez, eta oihu ozen batez:

Poto!

____


Azpik egindako grafikak garbi asko adierazten du, potoei bertsolaritzan ematen zaien garrantzi izugarria.




Nola leike? Bi poto t’erdik, bertso saio borobil bat honda dezakete? Hain haundia da poto baten balioa?

Haundia zan nere harridura. Pentsatzen pentsatzen honi buruz… Halako batean, argia ikusi nuen arte. Potoei garrantzia haundia ematen zaiela?

Emango ez zaie ba!


____


- Aieteko tunelean bi autok talka egin dute eta garabi bat dago lanean. Hamabi kilometroko auto-ilarak daude A-8 errepidean…

POTO!

- Errealak eta Athletikek galdu egin zituzten atzo beren norgehiagokak…

POTO!

- Zelaira lehiakor izatera irtetzen gera. Gure helburua, irabaztea da, ehuneko ehuna ematen degu partidu bakoitzean…

POTO!

- Rubalcabak ETA azkenetan dagoela adierazi du…

POTO!

- Krisiak behea jo duela dirudi. 2011. urtean altxatuko da…

POTO!

- Borraska berri bat dator astebururako. Euria eta hotza nagusi izango dira…

POTO!

- Joxe, gogorarazten dizut gaur osteguna dala eta nere amarengana goazela afaltzera…

POTO!

- Carrefourretik deitzen dizut. Ezagutzen al dezu gure Carrefour-Class txartela?

POTO!

POTO! POTO! POTO!


Etengabe errepikatzen diren errimez josita dago gure bizitza. Egunero, behin eta berriz errepikatzen diren potoez bete-bete-beteta.

Epaimahai baten partaide zera. Eta poto bat jartzen dizute parean… Behingoagatik, poto amorragarri bat zigortzeko gai zera…

Alajaina! Zer egingo dezu ba??



____

2 comentários:

  1. iepa Patxi!!
    (joe, facebookean irakurri nuen sarrera honen esteka eta aspaldi irakurria eta erantzun behar nuela eta blogean sartzea falta bakarrik falta zitzaidan jeje!)

    ba, tamalez horrela daude gauzak, bertso saio polit bat egin eta poto batek dena izorra dezake, ...gaur egun gehiago zigortzen da poto bat, gaitik atera eta bakoitza bere airera kantari aritzea baino, edo euskarari ostikada bat ematea, edo hankaluze bat egitea...

    txapelketan horrelako gauza ulertezinak ikusten dire. azkena Tolosako saioan: GARA-ko kronika irakurri eta gehien aipatzen den bertsolaria (onerako beti ere) zer eta sailkapenean azken egin duena..

    horrelakoak bertsolaritzan gertatzen dire bakarrik!jeje!

    horregatik dute saioek guretzako duten balioa! hor ikusten baita benetako bertsolaria!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Julen!

    zu badaezpadaere, erne ibili, poto askorik egin gabe, eta bertsolaritzatik kanporakoak ere, ez daitezela gehiegi gertatu ;-)

    ResponderEliminar