2009-11-21

Telebista ala liburua

Egun batzuk badira, semearekin oheratzen naizela gauero.

Bere aldamenean etzanda, ohean estu-estu eginda biok, liburu baten kapitulu bat irakurtzen diot (bi ere bai, eskuzabal nabilen egunetan; edo oso temoso jartzen danean)

Lagun baten liburuarekin hasi ginen…




(Biziki gomendatzen dizuet Antxiñe Mendizabalen liburu hau irakurtzea. Parre egingo dezue, eta zeuen burua erretratatuta ikusi… akaso ere bai. Morkotsen dibujoak ere mundialak)

Eta hura bukatu genuenean, Nikolas Txikirekin hasi ginen. Kristona da Goscinnyk Nikolas txiki umearen inguruan sortzen duen unibertso txikia.





____


Alaba zaharrenak, atzo, ikusi egin gintuen, oso ondo pasatzen nunbait: inbidi gorriak hau esanarazi zion:

- Ez dakit nola egon zaitezketen hor irakurtzen… Irakurtzea mierda bat da (sic).

- A bai e? – tente nik –

- Esango didazu! – tenteago berak –

- Ba irakurtzeak bere abantailak ditu, telebistaren aldean...

- Bai, ba esango didazu zein diren! -

- Irakurtzen dezunean, zuk osatzen eta asmatzen dezu pertsonaien itxura, zuk aukeratzen dituzu paisaiak, gauzen tamaina eta koloreak, usaiak… Eta zureak direlako, horregatik bakarrik, indar haundiagoz bizi dituzu, eta gehiago gozatzen dezu. Telebistakoak ez dira zureak, beste batek sortzen ditu, eta arrotzagoak zaizkizu.

Harrokeria itzali nion. Ez baitzuen asmatu zer esan.

_____

2 comentários:

  1. Oso erantzun burutsua bota zenion. Neuk ere hori bera esaten diot nere senarrari, ez baitu ulertzen nola goza dezakegun nobela bat irakurtzen, edo orokorrean "erabilpen konkretu" bat emango ez digun istorio batekin denbora pasatzen. Hala eta guztiz, ikusten du benetan gozatzen dudala gustoko liburu batekin, eta berak oparitzen dizkit nobedade berriak.
    Ez du ulertzen, baina ikusten du hala dela. Zeure alabak ulertu ote du, edo sinetsi?
    Neu ere saiatzen naiz gure umeek irakurmenaren edertasuna topa dezaten...
    ;-)

    ResponderEliminar
  2. Astelehenean zita bat daukat berarekin. Eskolan irakurtzeko agindu dioten liburua alkarrekin irakurriko al degun bota diot, eta baietz erantzun dit!

    Lehia gogorra izango degu hemendik aurrera...

    ResponderEliminar