2009-12-10

El secreto de sus ojos (I)

Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, ez zaizu komeni mezu hau irakurtzea.

Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, baina tentazioari ezingo diozula eutsi baldinbadakizu… Zeren zain zaude ba?

derecha


Pelikula gogorra... Beste hark bezela, bukaera erromantiko zoragarria duena (takilan arrakasta, nola lortuko zuen ba, bestela?).

Hemen ere, ibili naiz kritiketan arakatzen, eta jendeak eginiko komentarioetan bila, baina ez det aurkitu inun erreferentziarik gai bati buruz. Ez det aurkitu inun, film honek erantzunik gabe uzten duen dilema moral bati buruzko kezka txikiena:

Benjamin Esposito abokatuak, jakin egiten du halako batez, asesinatuaren alarguna hiltzaileari urte luze hauetan aplikatzen ari zaion tortura ikaragarria…


"- Dígale que me hable…"

Baina, ni bezela galdera egiten duenarentzako, ez dago erantzunik. Aipamen txikiena ere ez pelikularen azken partean, zeharka ere ez, zer egingo duen abokatuak, alarguna salatuko ote duen ala ez; gizaseme hura kaiola hartan animalia baten gisan – animalia bat baino okerrago - edukitzeagatik…

Beharbada, aurrekoan esaten nuen bezela, neke asko eskatzen du horri buruz pentsatzeak, ondo pasatzera juten gera zinemara.

Edo beharbada, gauza zabaldua eta onartua da gure gizartean, - orokorrean - gaizkile batzuk zigorrik haundiena merezi dutela. Heriotza ez – filmean alargunak dioen bezela – heriotza zigor biguna da. Hobe da bizirik iraunaraztea, ahalik eta gehien sufriaraztea.

Eta ez noa hurbileko adibideak ipintzera, filmekoak bezain gogorrak, nahi baino gehiago ditugu eta.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário